Herritarrik ez, Kontxako Bandera etxeratu dutenen artean

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 11a, 14:12

Orio eta Urdaibai nagusitu dira aurtengoan, bi taldeona da 2022ko Kontxako Bandera.

Usurbildarrik ez Kontxako Bandera etxera eraman dutenen artean aurten. Emakumezkoetan Orio eta gizonezkoetan Urdaibai nagusitu da, igande goiz honetan Donostiako uretan jokatu diren estropadetan.

Aurreko jardunaldian bigarren postuan sailkatua zen Hondarribia eta Alex Udabe hirugarren postuan sailkatu dira. Segidan, duela astebete bosgarren amaitu zuen Orio eta bertako taldeko kide den Josu Ostolaza. Azkenik, irailaren 4an bezala, gaurkoan ere zortzigarren postuan amaitu dute Ondarroak eta Iñaki Errasti aginagarrak.

Txapelketa amaituta, aurreko urteen antzera, irabazitako bandera eskutan zeharkatu dute Usurbilgo Kale Nagusia Orioko neskek. Hala helarazi dugu argazkiekin, haien sorterrirantz udalerri hau zeharkatu duten unea, Xingola Usurbil Twitterreko erabiltzaileak.


KONTXAKO BANDERA
Sailkapena
Emakumezkoak
1-Orio: 21:14.32.
2-Arraun Lagunak: 21:16.62.
3-Donostiarra: 21:37.80.
4-Tolosaldea: 21:37.83.
5-Hondarribia: 21:48.95.
6-Hibaika: 21:56.41.
7-Cabo: 22:02.59.
8-Chapela: 22:21.74.

Gizonezkoak
1-Urdaibai: 38:57.58.
2-Donostiarra: 39:13.83.
3-Hondarribia: 39:27.77.
4-Orio: 39:55.06.
5-Getaria: 39:56.03.
6-Zierbena: 40:01.96.
7-Kaiku: 40:23.08.
8-Ondarroa: 40:37.90.