Sutegi udal liburutegia
Ohiko ordutegian zabalduko dute gaurtik, irailaren 12tik aurrera: goizez 10:00-13:00 artean eta arratsaldez, 16:00-19:30 artean irekiko dute. Larunbatetan urritik aurrera zabalduko dute, 10:00-13:00 artean. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).
Euskotren
Gaurtik, irailaren 12tik aurrera, indarrean izango du Euskotrenek "neguko" ordutegia. "Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak batez ere hezkuntza- edo lan-arrazoiengatik dauden joan-etorrietara egokitzea da". Trena baliatu aurretik ordutegia kontsultatzea gomendatzen du Euskotrenek eta gogorarazten dutenez, "garraio publikoan maskara nahitaez erabili behar" da. Datozen hilabeteotarako ordutegia esteka honetan eskura dezakezue: euskotren.eus
944 333 333
Oiardo Kiroldegia
Uztailean eta abuztuan udako ordutegian ireki ostean, hilabete hasieratik "negukoa" du indarrean Oiardo Kiroldegiak:
-Lanegunak: 7:00-12:30/14:30-22:00 (Igerilekuaren itxiera ordua: 12:15/21:30).
-Larunbatak: 09:00-21:30 (Igerilekuaren itxiera ordua: 21:15).
-Igandeak eta jai egunak: 9:00-13:30 (Igerilekuaren itxiera ordua: 13:15).
Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi
Bus-taxia
"Bidez Bide" zerbitzua ere ohiko ordutegian dabil iraila hasieratik. Uztailean goiz eta eguerdi partean eskaini zuen zerbitzua, abuztuan etenda egon da. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide
Kzgunea
Uztailean arratsaldez zabaldu zuten KzGunea, abuztuan itxita egon da. Irailean goizez zabalduko dute KzGunea hilaren 30era arte, 9:00-13:00 artean hain zuzen. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
NOAUA!
Kultur elkartearen egoitza zabalik aurkituko duzue astelehenetik ostiralera. Uda osteko bigarren aldizkaria irailaren 16an argitaratuko dugu. Ordurako zorion-agur edo oharrik baldin baduzue, irailaren 12a baino lehen helarazi erredakzioa@noaua.eus helbidera. Argibide gehiago jasotzeko, helbide bera balia dezakezue edo 943 360 321 telefono zenbakia.
Garbigunea
Uztailaren 15az geroztik urtero moduan, bi hilabetez udako ordutegia izaten du indarrean Garbiguneak. Irailaren 15ean ohiko ordutegira itzuliko da:
-Irailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Irailaren 15etik aurrera: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
Lurraldebus
Iraila hasieratik "neguko ohiko zerbitzua" eskaintzen ari da Lurraldebus. Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus