Koronabirusa

32,54raino murriztu da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 12a, 12:38

Beheranzko bidean segitzen du koronabirusaren intzidentziak Usurbilen. Kasu berri bakar bat baino ez du hauteman Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak udalerri honetan, azken astebetean.

Urte hasieran goia jo ezinik bazebilen, beste muturrean da egungo egoera; etenik gabe beheranzko bidean, 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Duela astebete 48,81ean zen, 32,54raino murriztu da azken 24 orduotan. Eremu berdean jarraitzen du Usurbilek. Iazko urria hasieratik ez du izan koronabirusak hain intzidentzia baxua udalerri honetan; 2021eko urriaren 4an 31,71ko intzidentzia zuen.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak iraila hasi zenetik lehen hamar egunetan kasu bakar bat baino ez du hauteman Usurbilen. Gogoan izan, 24 izan ziren gutxienez abuztuan, 109 uztailean, 85 ekainean, 54 maiatzean, 39 apirilean, 84 martxoan, 113 otsailean eta 681 urtarrilean. 

Kasu berriak
Ekainak 1: 3.
Ekainak 2: 1.
Ekainak 3: 1.
Ekainak 4: 0.
Ekainak 5: 0.
Ekainak 6: 1.
Ekainak 7: 0.
Ekainak 8: 2.
Ekainak 9: 0.
Ekainak 10: 2.
Ekainak 11: 1.
Ekainak 12: 0.
Ekainak 13: 3.
Ekainak 14: 6.
Ekainak 15: 5.
Ekainak 16: 3.
Ekainak 17: 5.
Ekainak 18: 2.
Ekainak 19: 0.
Ekainak 20: 1.
Ekainak 21: 3.
Ekainak 22: 4.
Ekainak 23: 4.
Ekainak 24: 3.
Ekainak 25: 2.
Ekainak 26: 0.
Ekainak 27: 3.
Ekainak 28: 8.
Ekainak 29: 4.
Ekainak 30: 7.
Uztailak 1: 9.
Uztailak 2: 1.
Uztailak 3: 1.
Uztailak 4: 5.
Uztailak 5: 8.
Uztailak 6: 4.
Uztailak 7: 17.
Uztailak 8: 14.
Uztailak 9: 1.
Uztailak 10: 3.
Uztailak 11: 10.
Uztailak 12: 10.
Uztailak 13: 8.
Uztailak 14: 4.
Uztailak 15: 2.
Uztailak 16: 0.
Uztailak 17: 0.
Uztailak 18: 3.
Uztailak 19: 2.
Uztailak 20: 1.
Uztailak 21: 1.
Uztailak 22: 0.
Uztailak 23: 0.
Uztailak 24: 0.
Uztailak 25: 0.
Uztailak 26: 2.
Uztailak 27: 3.
Uztailak 28: 0.
Uztailak 29: 0.
Uztailak 30: 0.
Uztailak 31: 0.
Abuztuak 1: 0
Abuztuak 2: 0
Abuztuak 3: 2
Abuztuak 4: 0
Abuztuak 5:0
Abuztuak 6:0
Abuztuak 7:0
Abuztuak 8: 2
Abuztuak 9: 1
Abuztuak 10: 2
Abuztuak 11: 0
Abuztuak 12: 1
Abuztuak 13: 0
Abuztuak 14: 0
Abuztuak 15: 1
Abuztuak 16: 2
Abuztuak 17: 1
Abuztuak 18: 0
Abuztuak 19: 0
Abuztuak 20: 0
Abuztuak 21: 0
Abuztuak 22: 0.
Abuztuak 23: 1.
Abuztuak 24: 0.
Abuztuak 25: 1.
Abuztuak 26: 0.
Abuztuak 27: 0.
Abuztuak 28: 0.
Abuztuak 29: 0.
Abuztuak 30: 0.
Abuztuak 31: 1.
Irailak 1: 0.
Irailak 2: 0.
Irailak 3: 0.
Irailak 4: 0.
Irailak 5: 1.
Irailak 6: 0.
Irailak 7: 0.
Irailak 8: 0.
Irailak 9: 0.
Irailak 10: 0.
Irailak 11: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.
Maiatzak 15: 374,23.
Maiatzak 22: 536,93.
Maiatzak 29: 455,58.
Ekainak 5: 325,41.
Ekainak 12: 227,79.
Ekainak 19: 488,12.
Ekainak 26: 667,10.
Uztailak 3: 813,54.
Uztailak 10: 1383,01.
Uztailak 17: 1399,28.
Uztailak 24: 667,10.
Uztailak 31: 195,25.
Abuztuak 7: 113,90.
Abuztuak 14: 130,17.
Abuztuak 21: 162,71.

Eremu horian
Abuztuak 28: 97,62.

Eremu berdean
Irailak 4: 48,81.
Irailak 11: 32,54.

Intzidentzia beherantz nabarmen eskualdean
Duela astebete koxkatxo bat 60,17raino igo ostean, 52,67raino murriztu da berriz Lasarte-Usurbil osasun eremuko koronabirusaren intzidentzia. Eremu berdean da. 6 kasu berri baino ez dituzte zenbatu iragan aste osoan.

Buruntzaldean ere nabarmen gutxitu da covid19-aren intzidentzia. Gorriz zen eskualdea abuztu hasierara arte. Egun horian, Andoain eta Lasarte-Oria. Berdean, Astigarraga, Hernani, Urnieta eta Usurbil. Udalerri guztietan 100etik beherako intzidentzia dute.

Hemen iragan aste osoko datuen berri:
-Andoain: 80,72 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,86. Azken 7 egunetan 4 kasu). 
-Astigarraga: 28,34 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,67. Azken 7 egunetan kasu bat). 
-Hernani: 29,14 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,46. Azken 7 egunetan 0 kasu). 
-Lasarte-Oria: 62,20 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 5 kasu).
-Urnieta: 48,61 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 2 kasu). 
-Usurbil: 32,54 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,67. Azken 7 egunetan kasu bat).

49,38ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorritik horira igaro da asteotan Gipuzkoa, eta azken asteetan berdera; 49,38ko intzidentzia du koronabirusak herrialde mailan. Iragan astean 127 kasu berri zenbatu zituzten. Gipuzkoako mapa modu honetan da. Urte osoan ia erabat gorriz izan ostean, bakar bat ere ez eremu gorrian (duela astebete baino bat gutxiago), 3 laranjan (3 ziren irailaren 4an), 13 horian (duela astebete bezalaxe), eta 72 berdean (68 ziren irailaren 4an).

47 kasu azken 24 orduotan eta 697 kasu azken aste osoan (838 kasu abuztuaren 29tik irailaren 4ra) detektatu dituzte EAE-n. Haietatik 503, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %4,6koa izan da azken 24 orduotan (%4,2koa irailaren 4an), iragan astean zehar ere %6-8 ingurukoa izan da. 69,99koa da 14 eguneko intzidentzia, 70,63koa zen duela astebete. 5etik 6ra gehitu da ZIU-n dauden herritarren kopurua. Ospitaleratu kopurua; 97tik 96ra gutxitu da azken astean. Azken astean 5 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurrekoan baino hiru gutxiago (55 uztaila amaieran). Pandemian EAE-n hildakoak guztira 7.903 (+36) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.95ean da egun.  

Informazio gehiago hemen: covid19