Abisu horian, baso suteengatik eta prezipitazio handiagatik

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 12a, 08:02

Bi abisu horiok indarrean izango dira datozen orduotan.

Bi abisu hori astelehen honetan indarrean; batetik, baso sute arriskua egun osoz, "hegoaldeko haizearen indarragatik eta tenperatura altuengatik". Bigarrenik, abisu horian izango gara baita gaur, 15:00-22:00 artean "prezipitazio handiagatik". Euskalmet meteorologia agentziaren arabera, "ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada trumoitsuak botako ditu, zenbait lekutan handiak izan daitezke eta ekaitz-guneetan haize bolada gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke". 

Astelehen honetan beraz, Usurbilen "egunaren lehen partean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituko dira, egunaren bigarren partean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu geratu arte. Han-hemenka zaparradaren bat bota dezake, bereziki goizean goiz eta egunaren bigarren partean, eta orduan trumoitsuak eta handiak izan litezke. Hego-osagaiko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Baliteke arratsaldean eki-osagaitik ibiltzea. Ekaitz-guneetan haize boladak gogorrak edo oso gogorrak izan litezke. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira".

Asteartean, "zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Euri txikia eta zaparradak botako ditu, batez ere egunaren bigarren partean; orduan zenbait lekutan zaparradak trumoitsuak eta handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake. Hego-osagaiko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorren batekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira eta maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira".

Asteazkenean, "zerua tarteka hodeitsu egongo da, bereziki egunaren bigarren partean. Zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin; arratsaldean ipar-osagaitik finkatuko da, ahul-bizi. Tenperatura gutxi jaitsiko da".

Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus