Goiz aldrebesa herritik kanpo, baina udalerritik igarotzen den GI -20 errepidean Aritzeta inguruan. Irunerako noranzkoan, hainbat ibilgailu, dozena erdi bat gutxienez, inplikarazi dituen istripua jazo da asteazken goiz honetan. Antza gutxienez bi lagun zauritu dira. Aipatu moduan, errepidea itxi egin behar izan dute Irungo noranzkoan Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzatik berri eman dutenez. Eta halakoetan gertatu ohi den moduan, esan beharrik ez den arren, auto-ilarak eragin ditu istripu honek.