Zerbitzu gehiago ohiko ordutegian

Noaua Aldizkaria 2022ko irailaren 15a

Atallun kokaturiko Garbigunea ere gaurtik ohiko ordutegian zabalduko dute.

Garbigunea
Uztailaren 15az geroztik urtero moduan, bi hilabetez udako ordutegia izaten du indarrean Garbiguneak. Ostegun honetan, irailaren 15ean ohiko ordutegira itzuliko da:
-Irailaren 15etik aurrera: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.

Sutegi udal liburutegia
Ohiko ordutegian zabalik dute aste hasieratik: goizez 10:00-13:00 artean eta arratsaldez, 16:00-19:30 artean irekiko dute. Larunbatetan urritik aurrera zabalduko dute, 10:00-13:00 artean. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Euskotren

Euskotrenek ere "neguko" ordutegia indarrean du aste hasieratik. "Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak batez ere hezkuntza- edo lan-arrazoiengatik dauden joan-etorrietara egokitzea da". Trena baliatu aurretik ordutegia kontsultatzea gomendatzen du Euskotrenek eta gogorarazten dutenez, "garraio publikoan maskara nahitaez erabili behar" da. Datozen hilabeteotarako ordutegia esteka honetan eskura dezakezue: euskotren.eus
944 333 333

Oiardo Kiroldegia
Hilabete hasieratik "neguko" ordutegia du indarrean Oiardo Kiroldegiak:
-Lanegunak: 7:00-12:30/14:30-22:00 (Igerilekuaren itxiera ordua: 12:15/21:30).
-Larunbatak: 09:00-21:30 (Igerilekuaren itxiera ordua: 21:15).
-Igandeak eta jai egunak: 9:00-13:30 (Igerilekuaren itxiera ordua: 13:15).

Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi

Bus-taxia
"Bidez Bide" zerbitzua ere ohiko ordutegian dabil iraila hasieratik. Uztailean goiz eta eguerdi partean eskaini zuen zerbitzua, abuztuan etenda egon da. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide



Kzgunea

Uztailean arratsaldez zabaldu zuten KzGunea, abuztuan itxita egon da. Irailean goizez zabalduko dute KzGunea hilaren 30era arte, 9:00-13:00 artean hain zuzen. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Lurraldebus
Iraila hasieratik "neguko ohiko zerbitzua" eskaintzen ari da Lurraldebus. Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus