EROskopoa

Iraileko EROskopoa

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 15a, 10:23

Puntapaxeko sorgina oporretatik bueltan da. Hauek dituzue hilabete honi begira idatzita ekarri dizkigun iragarpenak.

ARIES

Pelikuletan agertzen diren maitasun erromantikoaren zain zaude, baina oso oker zabiltza. Maitasuna gauza txikietan dago. Hileko aholkua: Adibidez, zeloaren hasiera aurkitzen dizun pertsona horretan.

 

TAURUS

Ikasturte berria martxan dago eta oraindik zalantza egiten duzu zein ikastarotan hasi hainbesteko aukera artean. Hileko aholkua: Denetan izena eman! Zunba, buztingintza, pilates,...

 

GEMINI

Uda bukatu da eta dieta egiten hasten da jende asko, baina zu ez. Zu dieta guztien gainetik zaude! Hileko gomendioa: Izan ere, sagar bat jatea oso ona da... gose izaten jarraitzeko.

 

CANCER

Ikasturte berrirako asmo berrien artean gehiago irakurtzea komeni zaizu. Hileko aholkua: Kamasutrarekin hasi, marrazki asko ditu eta.

 

LEO

Datozen astetan kontu handia izan beharko duzu diruarekin, errez ihes egingo dizu eta. Neurriak hartu behar dituzu lehenbailehen. Hileko aholkua: Txerri itxurako itsulapikoa erostea izango duzu onena.

 

VIRGO

Pandemiaren ondoren, urtebetetze ospakizun ederra prestatu behar duzu, bizipozaren alde. Hileko aholkua: Ospatu gaur izango zarela inoiz baino gazteagoa!

 

LIBRA

Marte, Artizarra eta Saturno lerrokatuta izango dituzu hilabete honetan. Hileko aholkua: Kasik hobe duzu irailean etxetik ez ateratzea.

 

SCORPIUS

Naturara hurbiltzeko beharra sentituko duzu datozen asteetan, eta on egingo dizu paisaje berdeak. Hileko aholkua: Artzabaleko tirolinan ibiltzeak ez du balio.

 

SAGITARIUS

Oso ondo dago teknologia berriak erabiltzea zure azukre koxkorra aurkitzeko, baina hilabete honetan modu analogikoan aurkituko duzu maitasuna. Hileko aholkua: Zatoz Santueneko jaietara!

 

CAPRICORNIUS

Emozio berriak bizi nahi dituzu? Ohiko kirolez aspertuta? Igande goizak beste era batera bete nahi dituzu? Hileko aholkua: Endika Abril errebote txapelketa jarraitu dezakezu Zubietan aste hauetan!

 

AQUARIUS

Bizitza baimenik gabe pasatzen da, beraz, disfrutatu eta erokeri bat egiteko garaia duzu hauxe. Hileko aholkua: Carpe diem!

 

PISCIS

Uda laster amaituko dela eta triste zaude. Hileko aholkua: Pikondo baten azpian etzan eta arnasa hartu: ez al da zoriontasunaren usaina?