Pala, eskubaloia eta errebotea, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 16a, 08:00

Udatik bueltan, herriko kirol taldeak jardunera itzuliak dira. Eta pixkanaka, lehian ere hasiak dira. Asteburu honetan izango ditugu lehen kirol hitzorduak; pala, errebote eta eskubaloi partidak. Gogoan izan bestalde, zabalik segitzen duela urriaren 23an ospatuko den 13. Baxurde Krossean izena emateko epeak. Lerrootan dituzue xehetasunak.

ASTEBURUKO KIROL AGENDA
PALA PARTIDA

Irailak 16, ostirala
19:30 Gipuzkoako Txapelketa binaka gomaz, 2. mailako partida. Aginagako frontoian.

ESKUBALOI PARTIDAK OIARDO KIROLDEGIAN
Irailak 17, larunbata
Lagunarteko partidak:
10:00 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil-Tolosa
12:00 Jubenil neskak, Gipuzkoa maila: Usurbil-Elgoibar.
17:30 Senior mutilak, 2. nazional maila: Usurbil-Txikipolit Zarautz K.E.

Euskal Kopa:
19:30 Usurbil-Gran Camping Zarautz K.E.

59. ENDIKA ABRIL ERREBOTE TXAPELKETA
Irailak 18, igandea
10:30 Zubieta-Endaiarrak, Zubietako errebote plazan.
Informazio gehiagorako: gipuzkoapilota.eus

13. BAXURDE KROSSA
Urriak 23, igandea
10:30
10,9 kilometroko 13. Baxurde Krossa. Usurbilgo frontoian hasi eta amaituko da. Herriko Kaxkoa eta landa eremuko bideak zeharkatuko ditu.
12:00 Umeen krossa: benjaminak (2013-14an jaiotakoak) eta alebinak (2011-12an jaiotakoak). 600 metrokoa. "Lehen erdia antolakuntzagatik bideratua eta bigarren erdia beraien erritmora joaten utziko zaie, beti antolakuntzaren begiradapean".
12:10 Umeen krosa: infantilak (2009-10an jaiotakoak) eta kadeteak (2007-08an jaiotakoak). 1.000 metrokoa. "Beraien erritmora joaten utziko zaie hasieratik, beti antolakuntzaren begiradapean".
Izen ematea: urriaren 22ko arratsaldeko 16:00ak arte kronoak.com atarian. 12 euro helduen lasterketa, doan umen krosa (2007-2014 urte artean jaiotakoentzat).
Informazio gehiago: kronoak.com
Antolatzailea: Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldea.