2022-23 ikasturtea

Bota Punttuba, bertsotan jada

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 20a, 08:11

Helduen taldea bertsotan hasia da jada Potxoenean. Zaletuak partehartzera gonbidatu dituzte.

Bota Punttuba
Herriko bertso-eskolatik NOAUA!ri berri eman diotenez, “helduen taldea martxan” da jada. Aurrerantzean ostegunero bilduko dira, arratsaldeko 19:30etan Potxoenean, “bertsotan egiteko gogoa duten herritar batzuk”. Zaletasun honekin bat egiten duen orori bertaratzeko gonbita luzatzen diete.

Futbol Eskola
Astelehen honetan Haranera izena ematera joan ezin izan zutenek, astearte honetan, hilaren 20an 18:30-19:30 artean Haranera joatea eskatu du Usurbil F.T.-k. "Kuota eta arropari buruzko informazioa egunean bertan emango zaizue". Deialdia 2011-2014 urte artean jaiotakoei zuzendua dago.

Lanbide Eskola
Lanbidek ehuneko ehunean lagundutako ikastaro eskaintza iragarri du Zubietan kokaturiko ikastetxeak langile zein langabetuentzat. Lan-mundura begirako prestakuntza ikastaroak dira; fabrikazio mekanikoa, administrazioa eta finantzak, instalakuntzen mantentzea, efizientzia eta energia berriztagarriak, eta elektrizitatea alorretakoak. Informazio gehiago hemen: 943 364 600 / eskola@lhusurbil.eus / lhusurbil.eus

Helduen Heziketa
18 urtetik gorakoei zuzenduriko Agerialden kokaturiko eskolak ikasturte berria abian du. Oinarrizko prestakuntza ematen dute; hizkuntzak, oinarrizko informatika, idazmena eta irakurmena, joko matematikoak, natur zientziak, geografia, historia edota historiari lotutako artea... Horrekin batera, DBH titulua eskuratzeko moduluak, gaztelania atzerritarrentzat. Baita kultur ekintzak ere, bidaia eta kultur irteerak. Edota etorkinentzako programa ere badute: euskara eta gaztelania irakasteko edota baita oinarrizko prestakuntza eskaintzeko ere. “Denok gaude ikasteko sasoian!”, gogorarazten dute. Izena emateko: astelehenetik ostiralera ordutegi honetan: 10:00-13:00/17:00-19:00. Aurrez hitzordua eskatu. Informazio gehiagorako: 943 376 443/012734aa@hezkuntza.net.

Emakumeen ahalduntze eskola
Bi ikastaro iragarri ditu Usurbilgo Udalaren Parekidetasun Sailak, Emakumeen Ahalduntze Eskolaren baitan. Biodantza ikastaroa batetik, Eider Zuriarrainen eskutik, urriaren 4tik abenduaren 20ra. Astearteetan izango dira saioak, 15:30-17:00 artean Oiardo Kiroldegian. Kontxi López Soriaren eskutik bestalde, "Nork bere burua zaintzen eta maitatzen ikasten" erdaraz eskainiko duen ikastaroa urriaren 6tik abenduaren 1era, ostegunetan, 17:00-19:00 artean Potxoenean. Ikastaro batean zein bestean izena emateko epea, irailaren 19tik 30era, parekidetasuna1@usurbil.eus helbidean edo 943 377 110 telefono zenbakian. Ahalduntze eskolako ikastaroetan usurbildarrek izango dute lehentasuna.

Oiardo Kiroldegia
Zabalik dute Oiardo Kiroldegian, 2022-23 ikasturtera begira antolatu dituzten ikastaroetan izena emateko epea. Helduei dagokienean, areto jardueren artean, spinning, pilates, 3. adina, mantenu gimnasia, zunba, hit, hipopilates, Usurbil barrena (Kalean), konbinatua (spinning A2, tonifikazioa), yoga, jarduera fisiko egokitua, eskalada eta Nordic Walking eskainiko dute. Igerilekuan ere hainbat ikastaro antolatu dituzte haurdunentzat (ur jarduerak eta pilates), aquagym, igeriketa saioak (hobekuntza, hastapena eta errendimendua). Haur eta gazteentzat zumba gazte, spinning, eskalada eta konbinatua (igeriketa eta spinning) antolatu dituzte. Igerilekuan HH, LH, DBH nahiz 14-18 urte artekoei zuzenduriko ikastaroak. Izena hilaren 25era arte eman ahalko da. Esteka hauen bidez:
-Helduen izen-ematea: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfaReMpKNjfr_Yu8JJyi44H3eCITU2dStJYcQJq9x6yFx3BGg/closedform
-Haur eta gazteen izen-ematea: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfmR8aeaZbeDoOTeXq-uJJxFdSJjqac4cOoS0xIEaT38hUFMg/closedform




Txalaparta Eskola
Iaz abian jarritako Txalaparta Eskola 2022-23 ikasturtera begira da jada. Urriaren 3an hasi asmo dute klaseekin. Izen-ematea zabalik dute jada, 695 71 68 78 telefono zenbakian edo txalapartairakasle@gmail.com helbidean. Bideotatik jaso ahalko da informazio gehiago. Txalaparta Eskola Jexux Artze kultur elkarteak sustaturiko eskola da, Zumarte Musika Eskolak eta Usurbilgo Udalak lagundua.

Etumeta AEK euskaltegia
Zabalik du urriaren 1ean hasiko duten ikasturte berrirako matrikulazio epea. Aurten gogoan izan, C2 titulua eskuratzeko taldea osatzeko ahalegina egin nahi du Etumeta AEK euskaltegiak. Gainerakoan, ohi bezala euskara ikasteko maila guztiak (A1, A2, B1, B2, C1, C2) eskainiko ditu AEK-k. Aurrez aurreko eskolak eta jarraipen pertsonalizatuak (tutoretzak), azterketa ofizialk prestatzeko ikastaroak, autoikaskuntza, mintzamena lantzeko ikastaroak astean bi egunez...  Eskaintza zabala aurten ere. Eta gogoan izan, Usurbilgo Udalak emandako laguntzari esker, doan ikasi daiteke euskara udalerri honetan. Izena astelehenetik ostiralera, ordutegi honetan eman ahalko da; goizez, 11:00-13:00 artean eta arratsaldez, 17:00-19:30 artean. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

Kantu Taldea
Irailaren 24an itzuliko dira berriz plazara Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoak, 12:30etan Mikel Laboa plazatik abiatuko duten kantu-jirarekin. Aurrez hasiko dituzte ordea entsegu saioak; astelehenero biltzen segiko dute, 18:00etan hasita Agerialdeko musika gelan.

Santuenea Elkartea
Ikastaro eskaintza zabala iragarri du Santuenea Kultur Elkarteak ikasturte berrirako. Aeroyoga eta aerofitness ikastaroak astearte eta asteazken arratsaldeetan, irailaren 20tik aurrera. "Aero-restauratiboa" asteazken goizetan. "Joskintza ikastaroa ere izango dugu", gaineratu dute Santuenea K.E.-tik, baina ohartarazi dutenez, eguna zehazteke dute oraindik. Informazio gehiagorako, deitu 670 027 731 telefono zenbakira.

Einean guraso eskola
Zabalik dute izen ematea Einean guraso elkarteak antolaturiko ikastarootan:

Yoga
Astean behin 1,5 ordu edo astean bitan 3 ordu, astelehenetik ostiralera (iraila/urria-ekaina)
Irakasleak: Katia (636 71 15 14), Sebas (605 72 28 25)

Pintura edo/eta eskulanak
Oleoa, akuarela, pastela…
Oleoa, akuarela, pastela… (pintura) 
Teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko (eskulanak). 
Astean behin 1,5 ordu edo astean bitan 3 ordu, astelehenetik ostiralera (urria-ekaina)
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Josteko tailerrak
Sormena eta joskintza.
Astean bi ordu, astelehenetan (urria-ekaina)
Irakaslea: Ione (673642932)

Orbeldi
Oiardo Kiroldegian eskainiko dituzten ikastaroetan izena emateko aukera duzue. Informazio gehiagorako eta izena emateko orbeldi.udt@gmail.com

Helduak
-Astelehenetan: Euskal Dantzak, Oinarrizko Taldea.
-Astearteetan: Euskal Dantzak, Talde Aurreratua.
-Asteazkenetan: Plaza Dantza Taldea.

Haurrak (LH-DBH)
-LH 1-2: astelehen edo ostiraletan, 16:45-17:45.
-LH 3-4: astelehen edo ostiraletan, 17:45-18:45.
-LH 5-6: asteazkenetan 16:45-17:45 edo 17:45-18:45.
-DBH: ordutegia zehazteke.


Muxurbil
2022-23 ikasturtera begira ikastaroak iragarri ditu antzerki eskolak, 6 urtetik gorako ikasleentzat, gazteentzat nahiz helduentzat. “Astean behin, ordubeteko eskola”. Izena emateko helbideotara idatzi: ixabel.agirresarobe@gmail.com / andrea_arruti@hotmail.com

KzGunea
Irailaren 30era arte 9:00-13:00 artean zabalduko dute. Urrirako iragarri dituzte odrea, izena emateko dituzten hurrengo aurrez aurreko ikastaroak:
-Urriak 3-11, 16:00-18:00: “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.
-Urriak 13-14, 16:00-18:00: “Whatsapp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean”.
-Urriak 27-28, 16:00-18:00: “Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak”.
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net