Irailaren 21etik abenduaren 22ra

N-634 errepideko errei bat bihartik abendura arte itxita

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 20a, 13:56

Irailaren 21etik abenduaren 22ra N-634 errepideko errei bat itxiko dute hobekuntza lanak egiteko, Troia-Txikierdi artean.

Adi, lanak berriz N-634 errepidean eta lanekin, azken urteotan ezagunak zaizkigun auto-ilaren arriskua bihartik. Asteazken honetatik, irailaren 21etik abenduaren 22ra, hau da, datozen hiru hilabeteotan. Tarte horretan, datozen hiru hilabeteotan Usurbil inguruko udalerriekin lotzen duen errepideko errei bat itxita egongo da Troia eta Txikierdi artean, Usurbil aldera etortzeko baliatu daitekeena. Semaforo batek kudeatuko du ibilgailuen joan-etorria Gipuzkoako Foru Aldunditik ohartarazi dutenez. Auto gehien ibili daitekeen uneetan, langileek kudeatuko dute trafikoa. 

"77 metroko luzera eta 4 metroko altuera duen horma sendotzeko, hormigoizko zapata bat erabiliko da, eta 25 zentimetroko lodieran proiektatutako hormigoizko geruza bikoitz bat jarriko da, 2,50 metroko diametroko 25 mm-ko hiru buloi-ilararekin ainguratuta", azaldu dute Gipuzkoako Foru Aldunditik.

Segidan duzue, lanak egingo dituzten eremu zehatzaren irudia eta honenbestez, errei bat itxita izango duen bide-zatia: