Zirimararen lan deialdian partehartzeko azken txanpa

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 21a, 10:05

Zirimarak hezitzaile bat behar du ikasturte osorako. Udarregi Ikastolak, NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak sustaturiko eskolaz kanpoko eskaintzan aritzeko interesa dutenek, irailaren 23a baino lehen helarazi behar dituzte curriculumak.

ZIRIMARA, LAN-ESKAINTZA
Deskribapena
Usurbilgo eskola kirolean lanean jarduteko hezitzaile bat behar da. Zirimara proiektuan jardungo duen gainerako hezitzailerekin elkarlanean arituko da. Deialdi hau lan poltsa osatzeko baliatuko da eta ondorengo kontratazioak egiterako kontutan izango dugu. Lanaldia urriaren 1etik ekainaren 15era artekoa izango da eta asteko 7 orduko kontratua izango du hautatutako hezitzaileak. 

Bila gabiltzan profilaren ezaugarriak-
-Lanpostuarekin erlazionatutako lan-esperientzia izatea. Zehazki:
Gorputz adierazpenaren arloan (dantza, zirkoa, mimika…).
Kaleko zein naturako joko-jolasetan.
Aisialdiko zuzendari edo/eta hezitzaile moduan.

-Jarduera fisikoa edo hezkuntzarekin lotutako gradua edo goi mailako zikloa izatea.
-Aisialdiko zuzendari tituluduna edo/eta aisialdiko begirale tituluduna 
-Emakumeek lehentasuna izango dute.
-Usurbildarra izatea.
-EGA edo euskal hiztuna izatea. 

 

Hautagaiak aukeratzeko balorazio prozesua

1-Bidali zuen curriculum-ak elkartea@noaua.eus helbidera edo utz itzazue Noaua!ko egoitzan irailak 23a baino lehen (bulegoan utziz gero, gaineratu zuen helbide elektronikoa CV-an). Curriculum-ak ondorengo irizpideen arabera baloratuko ditugu: 

  • Hezkuntzarekin zerikusia duen formazioa.
    • Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin zerikusia duten graduak edo/eta masterrak: 4 puntu.
    • Hezkuntzarekin zerikusia duten graduak edo/eta masterrak: 3 puntu.
    • Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin zerikusia duten goi-mailako teknikari titulua edo eta Aisialdiko zuzendari titulua: puntu 2.
    • Hezkuntzarekin zerikusia duten goi-mailako teknikari titulua puntu 1.
  • Lanpostuarekin erlazionatutako lan-esperientzia (kontratuduna).
    • Heziketa fisikoko irakasle moduan jardundako ikasturte bakoitzeko 6 puntu.
    • Lehen hezkuntzan irakasle moduan jardundako ikasturte bakoitzeko edo aisialdiko zuzendari moduan jardundako hilabete bakoitzeko 4 puntu.
    • Eskola kirolean jardundako ikasturte bakoitzeko edo aisialdi jardueretan (udajolas, udako kanpamenduak…) edo adierazpen motorrarekin erlazionatutako jardueretan lanean aritutako hilabete bakoitzeko 2 puntu. 
  • Lanpostuarekin zerikusia duten bestelako jarduerak.
    • Gorputz adierazpen jardueretan edo kalean/naturan egindako joko-jolasetan boluntario moduan izandako hilabete bakoitzeko 0,5 puntu.
    • Udako kanpamenduetan edo aisialdi taldeetan ikasturtean zehar boluntario moduan izandako hilabete bakoitzeko 0,2 puntu. 


2-Beharrezkoa ikusten bada, Curriculum guztien artetik, puntuazio altuena lortutako lehen 4ak elkarrizketa bat egitera deituko dira. Era berean, 4 horietatik aukeratuko da kontratatutako den hezitzailea. Gainerakoekin lan poltsa osatuko da