2022-23 ikasturtea

Klase partikularrak emateko hautagaien zerrenda osatu nahi du Udarregi Ikastolak

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 21a, 09:37

Klase partikularrak eman nahi dituztenek izena emateko aukera dute Udarregi Ikastolaren zerrendan. Ikasketa-bekak ere eskatzeko epea zabalik dago irailaren 30era arte.

Udarregi Ikastolatik NOAUA!ra helarazi berri duten oharra segidan. Klase partikularrak emateko prest daudenen zerrenda osatzen ari dira, garai batean egin zuten moduan. Interesa dutenei 943 36 12 16 telefono zenbakira deitzea eskatzen diete.

Beka deialdia
Ikastolatik gogorarazi dutenez bestalde, abiatu berria den 2022-23 ikasturterako Eusko Jaurlaritzaren ikasketa-bekak eskatzeko irailaren 30era arteko epea dago. "Informazio guztia hemen klikatuta ikus dezakezue". Jaurlaritzarenaz gain, "Udarregi Ikastolak, irakaskuntzaren finantzazioari laguntzeko asmoz, beka-sistema propioa eskainiko die bere bazkideei. Beka-sistemaren baldintzak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta diru-laguntzaren zenbatekoaren inguruko xehetasunak hemen klikatuz irakur daitezke". Informazio gehiago behar duenak ikastolako idazkaritzarekin hartuemanetan jartzeko deia egin dute:
Gernika ibilbidea, 11
943 36 12 16
usurbil@ikastola.eus

Unibertsitatez kanpoko ikasketa-bekak ere eska ditzakete Lanbide Heziketako ikasleek. Irailaren 30era arteko epea dute. "Eskaera bideratzeko betebeharreko baldintzak ondoko artxiboan ikus ditzakezu". Aurreko ikasturtean beka onartu zitzaien ikasleen kasuan, "inprimakiak hezkuntza saileko beka ataletik emailez jaso zenituzten uztailan eta atzekaldean agertzen den kodearekin, zuek etxetik eskaera onartu behar duzue. Aldaketaren bat txertatu behar izanez gero ikastetxeko idazkaritzara bertaratu beharko du ikasleak".

Eskaera berria egin behar duten ikasleen kasuan, online bidera dezakete eskaera "hezkuntzako orrialdean ondorengo loturan. Ondoren dokumentua inprimitu, sinatu eta ikastetxeko idazkaritzara ekarri behar da". Edo bestela ikastetxera joanda. "Idazkariak hezkuntzako aplikazioan sartzen du eskaera. Ikasleak/Gurasoak etorri behar du idazkaritzara NANakin eta kontu korronte zenbakiarekin".