Zirkobirarekin kalejiran murgiltzeko gonbita ostiralean

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 19a, 10:22

NOAUA! Kultur Elkartearen eskutik, "Zirkobira" ikuskizunarekin kalejira herrian barrena irailaren 23an.

Usurbil zirko ibiltarian bilakatuko duen ikuskizuna dakar NOAUA! Kultur Elkarteak ostiral honetarako, irailaren 23rako. Urtero antolatu ohi duen Plis Plas Txalo ta Jolas ekimenaren baitan, "Zirkobira" aurten. 

Adi; "Ireki begiak!! Ongi etorriak zirko-mundu ikusgarrira!! Hankapaluak, ekilibristak, pailazoak, akrobatak… utzi pasatzen eta disfrutatu haiekin batera egiten dituten ikuskizunez. Lagun itzazue ibilbidetik zehar eta bukaeran, ikuskizun paregabeaz gozatuko duzue. Kalejirak musika darama triziklo batean".

Ostiral arratsaldeko 18:30etan adi Artzabalen. Bertatik abiatuko da ibiltaria izango den kale ikuskizuna. Artzabaldik Mikel Laboa plazaraino luzatuko da emanaldia. Bidea berriz ikusgarri bezain entretenigarria izango da. Euria egingo balu, ikuskizuna frontoira lekuz aldatuko du NOAUA! Kultur Elkarteak. Haur eta gaztetxoei eta zirkua maite duen edonori zuzenduriko hitzordua etzi, hilaren 23an.