Energia berriztagarrien komunitatea eraikitzeko 5. bilera egin dute

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 21a, 18:25

Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko 5. bilera irekia egin dute gaur Potxoenean. Uda aurretik egin zuten azken bilera, eta gaur hartu dute gaia lantzen jarraitzeko konpromisoa. Merkatu elektrikoa izan dute hizpide eta funtzionamendua azaldu dute, ondoren, komunitatea sortzerakoan kontuan hartu beharreko puntu nagusiak aztertzeko. Hortik abiatuta, helburu nagusiak zehaztu dituzte.