1945ean eta 1952an jaiotakoen bazkariak

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 22a, 08:40

Bi urteotan jaiotakoek bazkaritan biltzeko aukera izango dute hurrengo asteotan.

1945ean jaiotakoen bazkaria
Urriaren 2an bilduko dira Artzabal jatetxean. Bertara joan nahi duenak bi telefono zenbakiotako batera deitu eta izena eman dezala irailaren 24a baino lehen: 645 711 033/ 670 574 910. “Urriaren 2an ikusi eta ondo pasako dugulakoan, agur bat”.

1952an jaiotakoen bazkaria
Lukainkategi jatetxean ospatuko dute urriaren 22an, 1952an jaiotakoen topaketa, bazkari eder baten bueltan. Izena emateko epea hilabete horretara arte, urriaren 15era bitarte zabalik izango dute. Apuntatzeko deitu 620 516 715 telefono zenbakira (Javier).