Zirkobira, Askatasuna plazatik

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 23a, 08:02

NOAUA! Kultur Elkartearen eskutik, "Zirkobira" ikuskizunarekin kalejira herrian barrena ostiral arratsalde honetan. Euriagatik ordea, egokitu egin dugu kalejiraren ibilbidea. 18:30etan Askatasuna plazatik abiatuko da.

Usurbil zirko ibiltarian bilakatuko duen ikuskizuna dakar NOAUA! Kultur Elkarteak ostiral honetarako, irailaren 23rako. Urtero antolatu ohi duen Plis Plas Txalo ta Jolas ekimenaren baitan, "Zirkobira" aurten. 

Adi; "Ireki begiak!! Ongi etorriak zirko-mundu ikusgarrira!! Hankapaluak, ekilibristak, pailazoak, akrobatak… utzi pasatzen eta disfrutatu haiekin batera egiten dituten ikuskizunez. Lagun itzazue ibilbidetik zehar eta bukaeran, ikuskizun paregabeaz gozatuko duzue. Kalejirak musika darama triziklo batean".

Ostiral arratsaldeko 18:30etan abiatuko da, baina euria tarteko, Artzabaldik ez Askatasuna plazatik abiatuko da, handik Potxoenea aldera joko dute gero eta handik frontoirantz. Bidea ikusgarri bezain entretenigarria izango da. Haur eta gaztetxoei eta zirkua maite duen edonori zuzenduriko hitzordua gaur.