Irailaren 24an

Euskal kantuzaleak plazara berriz

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 23a, 08:11

Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoen itzulera plazara larunbat honetan, irailaren 24an.

Usurbilgo Euskal Kantu Taldea plazara itzuliko da larunbatean, irailaren 24an. Udako etenaldiaren ostean, kantu zaletuek hartuko dute herria. Kantu-jira bueltan da eta hitzordura batzeko deia egin dute aipatu herri bilgunetik. Kaxkoan barrena egingo duten ordu eta erdiko birara batu nahi duenak ez dezala ahaztu kantu-liburuxka. Larunbat honetan, hilaren 24an abiatuko dute kantu-jira Mikel Laboa plazatik.

Kantu-jiraz gain, ez ahaztu; astelehenero biltzen da Usurbilgo Euskal Kantu Taldea entsegu saioetarako, 18:00etan Agerialdeko musika gelan.