Kantu Taldekoak dantzan itzuli dira plazara

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 24a, 14:34

Uda osteko lehen kantu-jira eskaini diote herriari Usurbilgo Euskal Kantu Taldeko kideek, larunbat eguerdi honetan.

Itzuli dira plazara eta gogotsu itzuli ere. Euri zaparrada goitik behera, baina egun goibel honi ezin aurpegi alaiagoarekin erantzun diote Usurbilgo Euskal Kantu Taldeko kideek. Udako etenaldiaren osteko lehen kantu-jiran biltzekoak ziren larunbat eguerdi honetan. 12:30etan zuten finkatua hitzordua Mikel Laboa plazan. Irudiotan bistan denez ordea, aterpea bilatu behar izan dute. Eguraldiagatik jira herriaren erdigunetik eskaini duten abesti eta dantza emanaldian bilakatu dute. Jaione Eskuderoren gidaritzapean, kantuz eta dantzaz blaitu dute Kaxkoa larunbat eguerdi honetan.

Bueltan dira Kantu Taldekoak plazan. Baita asteroko ikastarora ere. Astelehenero biltzen segiko dute arratsaldeko 18:00etan Agerialdeko musika gelan.