2023ko ordenantza fiskalak, HAPO-a edota Ugartondo, datorren udalbatzarreko hizpideen artean

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 26a, 13:45

Osoko ohiko bilkura ostegunean, irailaren 29an.

Iraileko azken astean sartzearekin batera, hileko azken osteguna ate joka. Eta azken ostegunarekin, udalbatzarra. Helarazi berri du Usurbilgo Udalak, irailaren 29an, arratsaldeko 18:00etan hasita ahotan hartuko dituzten hizpideen zerrenda. Besteak beste, datorren urteko ordenantza fiskalen hasierako onarpena bozkatuko dute. 

UDALBATZARRA
Eguna: irailak 29, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1.- 2022ko ekainaren 23ko bilkurako aktaren onespena
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2O22ko uztailaren 18tik irailaren 23ra (2022/792-2022/956).
3.- 2023ko Ordenantza Fiskalak hasieraz onartzea.
4.- 2022ko inbertsioak finantzatzeko Kutxabanken mailegu kontratua.
5.- Hiri Antolamenduko Plan Orokorra egiteko espedientearen barruan, Herritarrek Parte Hartzeko Programa Berrikusia onartzea.
6.- Construcciones Murias S.A. enpresari esleituriko HAASetako A-59 (Ugartondo) eremuko Barne-Erreforrnarako plan Bereziaren Testu Bategineko EQ.1 partzelan zuzkidura-alojamenduak egiteko exekuzio obra kontratua aldatzea obra gehigarriak eta funtsezkoak ez diren aldaketak txertatzeko.
7.- Galdera eta eskaerak.