2022-23 ikasturtea

Ikasturtea hasi aurretik, euskaltegian matrikulatzeko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 26a, 09:28

Etumeta AEK euskaltegia
Zabalik du urriaren 3an hasiko duten ikasturte berrirako matrikulazio epea. Aurten gogoan izan, C2 titulua eskuratzeko taldea osatzeko ahalegina egin nahi du Etumeta AEK euskaltegiak. Gainerakoan, ohi bezala euskara ikasteko maila guztiak (A1, A2, B1, B2, C1, C2) eskainiko ditu AEK-k. Aurrez aurreko eskolak eta jarraipen pertsonalizatuak (tutoretzak), azterketa ofizialk prestatzeko ikastaroak, autoikaskuntza, mintzamena lantzeko ikastaroak astean bi egunez...  Eskaintza zabala aurten ere. Eta gogoan izan, Usurbilgo Udalak emandako laguntzari esker, doan ikasi daiteke euskara udalerri honetan. Izena astelehenetik ostiralera, ordutegi honetan eman ahalko da; goizez, 11:00-13:00 artean eta arratsaldez, 17:00-19:30 artean. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

Bota Punttuba
Herriko bertso-eskolatik NOAUA!ri berri eman diotenez, “helduen taldea martxan” da jada. Aurrerantzean ostegunero bilduko dira, arratsaldeko 19:30etan Potxoenean, “bertsotan egiteko gogoa duten herritar batzuk”. Zaletasun honekin bat egiten duen orori bertaratzeko gonbita luzatzen diete.

Lanbide Eskola
Lanbidek ehuneko ehunean lagundutako ikastaro eskaintza iragarri du Zubietan kokaturiko ikastetxeak langile zein langabetuentzat. Lan-mundura begirako prestakuntza ikastaroak dira; fabrikazio mekanikoa, administrazioa eta finantzak, instalakuntzen mantentzea, efizientzia eta energia berriztagarriak, eta elektrizitatea alorretakoak. Informazio gehiago hemen: 943 364 600 / eskola@lhusurbil.eus / lhusurbil.eus

Helduen Heziketa
18 urtetik gorakoei zuzenduriko Agerialden kokaturiko eskolak ikasturte berria abian du. Oinarrizko prestakuntza ematen dute; hizkuntzak, oinarrizko informatika, idazmena eta irakurmena, joko matematikoak, natur zientziak, geografia, historia edota historiari lotutako artea... Horrekin batera, DBH titulua eskuratzeko moduluak, gaztelania atzerritarrentzat. Baita kultur ekintzak ere, bidaia eta kultur irteerak. Edota etorkinentzako programa ere badute: euskara eta gaztelania irakasteko edota baita oinarrizko prestakuntza eskaintzeko ere. “Denok gaude ikasteko sasoian!”, gogorarazten dute. Izena emateko: astelehenetik ostiralera ordutegi honetan: 10:00-13:00/17:00-19:00. Aurrez hitzordua eskatu. Informazio gehiagorako: 943 376 443/012734aa@hezkuntza.net.

Emakumeen ahalduntze eskola
Bi ikastaro iragarri ditu Usurbilgo Udalaren Parekidetasun Sailak, Emakumeen Ahalduntze Eskolaren baitan. Biodantza ikastaroa batetik, Eider Zuriarrainen eskutik, urriaren 4tik abenduaren 20ra. Astearteetan izango dira saioak, 15:30-17:00 artean Oiardo Kiroldegian. Kontxi López Soriaren eskutik bestalde, "Nork bere burua zaintzen eta maitatzen ikasten" erdaraz eskainiko duen ikastaroa urriaren 6tik abenduaren 1era, ostegunetan, 17:00-19:00 artean Potxoenean. Ikastaro batean zein bestean izena emateko epea, irailaren 19tik 30era, parekidetasuna1@usurbil.eus helbidean edo 943 377 110 telefono zenbakian. Ahalduntze eskolako ikastaroetan usurbildarrek izango dute lehentasuna.

Txalaparta Eskola
Iaz abian jarritako Txalaparta Eskola 2022-23 ikasturtera begira da jada. Urriaren 3an hasi asmo dute klaseekin. Izen-ematea zabalik dute jada, 695 71 68 78 telefono zenbakian edo txalapartairakasle@gmail.com helbidean. Bideotatik jaso ahalko da informazio gehiago. Txalaparta Eskola Jexux Artze kultur elkarteak sustaturiko eskola da, Zumarte Musika Eskolak eta Usurbilgo Udalak lagundua.

Kantu Taldea
Irailaren 24an itzuli ziren berriz plazara Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoak. Aurrez hasi zituzten ordea entsegu saioak; astelehenero biltzen segiko dute, 18:00etan hasita Agerialdeko musika gelan.

Santuenea Elkartea
Ikastaro eskaintza zabala iragarri du Santuenea Kultur Elkarteak ikasturte berrirako. Aeroyoga eta aerofitness ikastaroak astearte eta asteazken arratsaldeetan, irailaren 20tik aurrera. "Aero-restauratiboa" asteazken goizetan. "Joskintza ikastaroa ere izango dugu", gaineratu dute Santuenea K.E.-tik. Informazio gehiagorako, deitu 670 027 731 telefono zenbakira.

Einean guraso eskola
Zabalik dute izen ematea Einean guraso elkarteak antolaturiko ikastarootan:

Yoga
Astean behin 1,5 ordu edo astean bitan 3 ordu, astelehenetik ostiralera (iraila/urria-ekaina)
Irakasleak: Katia (636 71 15 14), Sebas (605 72 28 25)

Pintura edo/eta eskulanak
Oleoa, akuarela, pastela…
Oleoa, akuarela, pastela… (pintura) 
Teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko (eskulanak). 
Astean behin 1,5 ordu edo astean bitan 3 ordu, astelehenetik ostiralera (urria-ekaina)
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Josteko tailerrak
Sormena eta joskintza.
Astean bi ordu, astelehenetan (urria-ekaina)
Irakaslea: Ione (673642932)

Orbeldi
Oiardo Kiroldegian eskainiko dituzten ikastaroetan izena emateko aukera duzue. Informazio gehiagorako eta izena emateko orbeldi.udt@gmail.com

Helduak
-Astelehenetan: Euskal Dantzak, Oinarrizko Taldea.
-Astearteetan: Euskal Dantzak, Talde Aurreratua.
-Asteazkenetan: Plaza Dantza Taldea.

Haurrak (LH-DBH)
-LH 1-2: astelehen edo ostiraletan, 16:45-17:45.
-LH 3-4: astelehen edo ostiraletan, 17:45-18:45.
-LH 5-6: asteazkenetan 16:45-17:45 edo 17:45-18:45.
-DBH: ordutegia zehazteke.


Muxurbil
2022-23 ikasturtera begira ikastaroak iragarri ditu antzerki eskolak, 6 urtetik gorako ikasleentzat, gazteentzat nahiz helduentzat. “Astean behin, ordubeteko eskola”. Izena emateko helbideotara idatzi: ixabel.agirresarobe@gmail.com / andrea_arruti@hotmail.com

KzGunea
Irailaren 30era arte 9:00-13:00 artean zabalduko dute. Urrirako iragarri dituzte odrea, izena emateko dituzten hurrengo aurrez aurreko ikastaroak:
-Urriak 3-11, 16:00-18:00: “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.
-Urriak 13-14, 16:00-18:00: “Whatsapp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean”.
-Urriak 27-28, 16:00-18:00: “Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak”.
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net