Urbilek Orio Arraunketa Elkarteko nesken arraun taldearen garaipena ospatuko du

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 26a, 16:14

Urbilek Orioko emakumezkoen taldea hartuko du bere instalazioetan hauen denboraldi bikaina ospatzeko. Urbil babesle du Euskotren Ligako eta Kontxako Banderako irabazlea izan den Orioko nesken arraun taldeak. Trainerua eta lortutako 12 banderak hartuko ditu Urbilek merkataritza-gunean.

Urbilek, Origen-Jatorria proiektuaren baitan, urteak daramatza Orio Arranuketa Elkarteko emakumezkoen taldea eta honen Berdin Berdinak kirol inklusiboko proiektua babesten, eta horregatik, kanpaina berezia prestatu du iraileko azken asterako.

 

Irailaren 26tik aurrera, merkataritza-gunearen elkargunea horiz tindatuta egongo da, Txiki trainerua eta arraunlariek lortutako banderak jarrita. Amaiera emateko, traineru oriotarreko kideak urriaren 1ean, larunbatez, arratsaldeko 17:30etatik aurrera merkataritza-gunean izango dira babesa eskertzeko eta zaleekin batera argazkiak ateratzeko. Horrez gain, gaurtik urriaren 3 arte, Urbilek klubaren 5 kamiseten zozketa jarri du martxan Instagrameko profilean, klubarekin lankidetzan.