%5eko deskontua Hurbilagoren saltokietan, Gertu txartela erabilita

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 28a, 08:29

10 eurora arteko deskontua eskuratzeko aukera egunotan, Hurbilagoren saltokietan.

Usurbilen bizi eta merkeago erosi. Hala da; Hurbilago Usurbilgo merkatarien eta ostalarien elkartetik ohartarazi dutenez, egunotan deskontuekin eskura daitezke aipatu bilgunekoak diren saltokietako produktuak. Merkeago erosteko egin beharrekoa oso erraza da; "Hurbilagokoak diren saltokietan Gertu txartelarekin" ordaindu eta "%5eko deskontu zuzena" aplikatuko zaio bezeroari. "Erosketa bakoitzeko, gehienez 10 euroko deskontua lortu ahal izango da", zehaztu dute kanpaina honen sustatzaileek. Urriaren 2ra arte, igande honetara arte edota "deskontuetarako Hurbilago elkarteak ezarritako aurrekontua agortu arte".

Baina zehazki non eskuratu daitezke deskontuok? Hurbilagoko kide diren saltokietan. Hemen herriko denden zerrenda:
-Janari dendak: Esnaola janari denda, Iratze natur denda eta Otar-goxo.
-Kafetegi eta okindegiak: Aizpurua okindegia eta Laukote okindegi-kafetegia.
-Liburu dendak: Laurok liburudenda eta Lizardi liburudenda.
-Baserritarren kooperatiba: Alkartasuna Nekazal Kooperatiba.
-Arropa dendak: Marije arropa denda.
-Eraikuntzak: Itzira Eraikuntzak.
-Zaintza eta Osasuna: Ane ileapaindegia (Artzabal), NI ileapaindegia, Intza Ileapaindegia eta Usurbil Optika.
-Taberna eta jatetxeak: Aitzaga taberna, Artzabal Baserria-Jatetxea, Bordatxo taberna, Guria taberna eta Txirristra Taberna.