Udalbatzarra

Datorren urteko ordenantza fiskalen hasierako onarpena, gaurko osoko bilkurako hizpideen artean

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 29a, 11:38

Iraileko azken ostegunarekin batera, diru kontuak hizpide izango dituen udalbatzarra gaur.

Irailari dagokion ohiko osoko bilkura ostegun honetan, irailaren 29an. Besteak beste, datorren urteko ordenantza fiskalen hasierako onarpena bozkatuko dute. Baina gai gehiago ere hartuko dituzte ahotan.

UDALBATZARRA
Eguna: irailak 29, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1.- 2022ko ekainaren 23ko bilkurako aktaren onespena
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2O22ko uztailaren 18tik irailaren 23ra (2022/792-2022/956).
3.- 2023ko Ordenantza Fiskalak hasieraz onartzea.
4.- 2022ko inbertsioak finantzatzeko Kutxabanken mailegu kontratua.
5.- Hiri Antolamenduko Plan Orokorra egiteko espedientearen barruan, Herritarrek Parte Hartzeko Programa Berrikusia onartzea.
6.- Construcciones Murias S.A. enpresari esleituriko HAASetako A-59 (Ugartondo) eremuko Barne-Erreforrnarako plan Bereziaren Testu Bategineko EQ.1 partzelan zuzkidura-alojamenduak egiteko exekuzio obra kontratua aldatzea obra gehigarriak eta funtsezkoak ez diren aldaketak txertatzeko.
7.- Galdera eta eskaerak.