Giltza batzuk agertu dira, Udaltzaingoan daude

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 29a, 08:09

Herrikide batek NOAUA!ri jakinarazi dionez, ondoko irudiko giltzak aurkitu zituen asteazken arratsaldean. Udaltzaingoan utzi ditu.

Giltza batzuk galdu zaizkio norbaiti, herrikide batek NOAUA!ri adierazi dionez. Albiste honi atxikitako argazkikoak dituzue galdutako giltzak. Asteazken arratsaldean aurkitu zituen irudia bidali digun herrikideak, San Inazio kaleak eta Kale Nagusiak inguratzen dituen parkean. Zumarte Musika Eskola aurrean dauden etxebizitza eraikinen atzealdeko parkean. Aipatu moduan, atzo aurkitu zituen giltza hauek, Udaltzaingoan utzi dituela berri eman dio hedabide honi, galdu dituenak jakinaren gainean egon dadin.