Futbol eta eskubaloi neurketak asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2022ko irailaren 30a

Herriko futbol eta eskubaloi hainbatek neurketak jokatuko dituzte larunbatean, Haranen eta Oiardo Kiroldegian hurrenez hurren.

FUTBOLA HARANEN
Urriak 1, larunbata
09:00 Kadete neskak, 1. maila: Usurbil F.T.-Euskalduna SD
12:30 Kadeteak, preferente maila: Usurbil F.T.-Idiazabal KE
15:30 Erregionalak, 1. maila: Usurbil F.T.-Atotxa River FC
17:45 Gorengoen emakumeak: Usurbil F.T.-Intxaurdi Allerru KE "C"

ESKUBALOIA OIARDO KIROLDEGIAN
Urriak 1, larunbata
16:45
Kadete neskak: Usurbil-Elgoibar
18:30 Senior mutilak, Euskal Kopako finalaurrekoa: Usurbil-Ereintza

59. ENDIKA ABRIL ERREBOTE TXAPELKETA
Errebote txapelketa azken fasera bidean da. Izatez, asteburu honetan jokatzekoak zituzten finalaurrekoak, baina lehen faseko A multzoko hirugarren jardunaldiko partida bat iragarria du Gipuzkoako Pilota Federazioak. Finalaurrekoak asteburu honetarako, eta finala urriaren 9rako iragarria zegoen. Gogoan izan, Zubieta amaiera fasean lehiatuko da, lehen fasea bere B multzoko sailkapen buruan amaitu ostean.

13. BAXURDE KROSSA

Bide batez, gogoan izan urriaren 23an ospatuko den 13. Baxurde Krosserako izen-emateak zabalik segitzen duela kronoak.com atarian.

Urriak 23, igandea
10:30 10,9 kilometroko 13. Baxurde Krossa. Usurbilgo frontoian hasi eta amaituko da. Herriko Kaxkoa eta landa eremuko bideak zeharkatuko ditu.
12:00 Umeen krossa: benjaminak (2013-14an jaiotakoak) eta alebinak (2011-12an jaiotakoak). 600 metrokoa. "Lehen erdia antolakuntzagatik bideratua eta bigarren erdia beraien erritmora joaten utziko zaie, beti antolakuntzaren begiradapean".
12:10 Umeen krosa: infantilak (2009-10an jaiotakoak) eta kadeteak (2007-08an jaiotakoak). 1.000 metrokoa. "Beraien erritmora joaten utziko zaie hasieratik, beti antolakuntzaren begiradapean".
Izen ematea: urriaren 22ko arratsaldeko 16:00ak arte kronoak.com atarian. 12 euro helduen lasterketa, doan umen krosa (2007-2014 urte artean jaiotakoentzat).
Antolatzailea: Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldea.