Koronabirusa

2 kasu iragan astean eta 32,54ko intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 3a, 12:26

Eragin oso murritza izaten segitzen du koronabirusak Usurbilen; 2 kasu berri iragan astean eta 32,54ko intzidentzia du covid19-ak.

Duela astebete 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia nulua, 0,00koa izatera heldu zen Usurbilen. Agurtu berri dugun astean ordea bi kasu berri zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak udalerri honetan eta zertxobait gorantz egin du (32,54raino) nahiz oso baxua izaten segi.

Osasun Sailaren arabera, iraila 3 covid19 kasurekin soilik agurtu dugu Usurbilen. Aspaldiko datu baxuena; 24 izan ziren gutxienez abuztuan, 109 uztailean, 85 ekainean, 54 maiatzean, 39 apirilean, 84 martxoan, 113 otsailean eta 681 urtarrilean. 

Estreinatu berri dugun urriko lehen bi egunetan ere ez dute kasu berririk hauteman.

Kasu berriak
Ekainak 1: 3.
Ekainak 2: 1.
Ekainak 3: 1.
Ekainak 4: 0.
Ekainak 5: 0.
Ekainak 6: 1.
Ekainak 7: 0.
Ekainak 8: 2.
Ekainak 9: 0.
Ekainak 10: 2.
Ekainak 11: 1.
Ekainak 12: 0.
Ekainak 13: 3.
Ekainak 14: 6.
Ekainak 15: 5.
Ekainak 16: 3.
Ekainak 17: 5.
Ekainak 18: 2.
Ekainak 19: 0.
Ekainak 20: 1.
Ekainak 21: 3.
Ekainak 22: 4.
Ekainak 23: 4.
Ekainak 24: 3.
Ekainak 25: 2.
Ekainak 26: 0.
Ekainak 27: 3.
Ekainak 28: 8.
Ekainak 29: 4.
Ekainak 30: 7.
Uztailak 1: 9.
Uztailak 2: 1.
Uztailak 3: 1.
Uztailak 4: 5.
Uztailak 5: 8.
Uztailak 6: 4.
Uztailak 7: 17.
Uztailak 8: 14.
Uztailak 9: 1.
Uztailak 10: 3.
Uztailak 11: 10.
Uztailak 12: 10.
Uztailak 13: 8.
Uztailak 14: 4.
Uztailak 15: 2.
Uztailak 16: 0.
Uztailak 17: 0.
Uztailak 18: 3.
Uztailak 19: 2.
Uztailak 20: 1.
Uztailak 21: 1.
Uztailak 22: 0.
Uztailak 23: 0.
Uztailak 24: 0.
Uztailak 25: 0.
Uztailak 26: 2.
Uztailak 27: 3.
Uztailak 28: 0.
Uztailak 29: 0.
Uztailak 30: 0.
Uztailak 31: 0.
Abuztuak 1: 0
Abuztuak 2: 0
Abuztuak 3: 2
Abuztuak 4: 0
Abuztuak 5:0
Abuztuak 6:0
Abuztuak 7:0
Abuztuak 8: 2
Abuztuak 9: 1
Abuztuak 10: 2
Abuztuak 11: 0
Abuztuak 12: 1
Abuztuak 13: 0
Abuztuak 14: 0
Abuztuak 15: 1
Abuztuak 16: 2
Abuztuak 17: 1
Abuztuak 18: 0
Abuztuak 19: 0
Abuztuak 20: 0
Abuztuak 21: 0
Abuztuak 22: 0.
Abuztuak 23: 1.
Abuztuak 24: 0.
Abuztuak 25: 1.
Abuztuak 26: 0.
Abuztuak 27: 0.
Abuztuak 28: 0.
Abuztuak 29: 0.
Abuztuak 30: 0.
Abuztuak 31: 1.
Irailak 1: 0.
Irailak 2: 0.
Irailak 3: 0.
Irailak 4: 0.
Irailak 5: 1.
Irailak 6: 0.
Irailak 7: 0.
Irailak 8: 0.
Irailak 9: 0.
Irailak 10: 0.
Irailak 11: 0.
Irailak 12: 0.
Irailak 13: 0.
Irailak 14: 0.
Irailak 15: 0.
Irailak 16: 0.
Irailak 17: 0.
Irailak 18: 0.
Irailak 19: 0.
Irailak 20: 0.
Irailak 21: 0.
Irailak 22: 0.
Irailak 23: 0.
Irailak 24: 0.
Irailak 25: 0.
Irailak 26: 0.
Irailak 27: 1.
Irailak 28: 1.
Irailak 29: 0.
Irailak 30: 0.
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.
Maiatzak 15: 374,23.
Maiatzak 22: 536,93.
Maiatzak 29: 455,58.
Ekainak 5: 325,41.
Ekainak 12: 227,79.
Ekainak 19: 488,12.
Ekainak 26: 667,10.
Uztailak 3: 813,54.
Uztailak 10: 1383,01.
Uztailak 17: 1399,28.
Uztailak 24: 667,10.
Uztailak 31: 195,25.
Abuztuak 7: 113,90.
Abuztuak 14: 130,17.
Abuztuak 21: 162,71.

Eremu horian
Abuztuak 28: 97,62.

Eremu berdean
Irailak 4: 48,81.
Irailak 11: 32,54.
Irailak 18: 16,27.
Irailak 25: 00,00.
Urriak 2: 32,54.

Intzidentzia beherantz eskualdean
63,93tik 86,50era igo da berriz Lasarte-Usurbil osasun eremuko koronabirusaren intzidentzia. Eremu horian segitzen du. 12 kasu berri zenbatu zituzten iragan aste osoan.

Buruntzaldea gorriz zen eskualdea abuztu hasierara arte. Eskualdea ordutik "berdetzen" joan bada ere, egun Andoain eremu laranjan dago. Astigarraga eta Lasarte-Oria horian, eta Hernani, Urnieta eta Usurbil eremu berdean.

Hemen iragan aste osoko datuen berri:
-Andoain: 147,99 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,16. Azken 7 egunetan 15 kasu). 
-Astigarraga: 70,86 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,71. Azken 7 egunetan 2 kasu). 
-Hernani: 38,86 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,60. Azken 7 egunetan 4 kasu). 
-Lasarte-Oria: 93,29 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,20. Azken 7 egunetan 9 kasu).
-Urnieta: 16,20 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,50. Azken 7 egunetan kasu bat). 
-Usurbil: 32,54 (duela astebetekoarekin alderatuta: -. Azken 7 egunetan 2 kasu).

Gipuzkoa eremu berdean
Eremu berdean segitzen du Gipuzkoak, nahiz zertxobait igo den intzidentzia azken astean, 51,89tik 59,95era. Iragan astean 248 kasu berri zenbatu zituzten. Gipuzkoako mapa modu honetan da. Urte osoan ia erabat gorriz izan ostean, 5 baino ez eremu gorrian (duela astebete baino bi gehiago), 8 laranjan (aurreko astean baino bi gehiago), 6 horian (duela astebete bezalaxe), eta 69 berdean (aurreko astean baino lau gutxiago).

79 kasu detektatu dituzte azken 24 orduotan eta 1.076 kasu azken aste osoan (884 kasu irailaren 19tik 25era) EAE-n. Haietatik 676, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %5,2koa izan da azken 24 orduotan (%3,4koa irailaren 25ean), iragan astean zehar ere %10 ingurukoa ere izatera heldu zen. 89,37koa da 14 eguneko intzidentzia, 75,92koa zen duela astebete. 7an mantentzen da iragan astean bezalaxe, ZIU-n dauden herritarren kopurua. Ospitaleratu kopurua 109tik 139ra hazi da azken astean. Azken astean 5 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurrekoan baino 6 gutxiago. Pandemian EAE-n hildakoak guztira 7.982 (+13) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.11ean da egun.  

Informazio gehiago hemen: covid19