Aurkezpenean eta gainerako jardunaldian egongo den arreta-puntuan, erakundearen zerbitzu eta jardueren berri eman, familia ugarientzat Euskadin dauden eskubide, laguntza eta hobari publikoen informazio zehatza eskaini eta familiek dituzten zalantza, iradokizun eta erreklamazioei erantzungo diete. Landuko diren gai nagusiak laguntzen ingurukoak izango dira, eta gai horren inguruan dauden berrikuntzak. Usurbilen ere, herrian izan daitezkeen laguntza eta deskontuak aztertuko dituzte. Eskualdeko udalerrietako familia ugarien egoera eta premiak ere aztertuko dituzte. Horrez gain, elkartearen lanaren berri emango dute eta familia ugariek eginiko ekarpenak bilduko dituzte.
Aurkezpen ekitaldian, azken hilabeteotan eta urteetan kolektibo honi zuzenduta izan diren berritasunak azalduko dira, familia ugari asko jakinaren gainena egoteko. Besteak beste, hauek nabarmentzen dira, garrantzitsuak direlako: Bonu Sozial elektrikoa azarotik abenduaren 31 arte luzatu da, %25etik %60ra kolektibo zaurgarrientzat eta %40tik %70era zaurgarri zorrotzentzat. Aldi berean, 2021eko bonu termikoa 35 eta 350€ bitartekoa izango da, bizi den eremu klimatikoaren eta familiaren kalteberatasun-mailaren arabera. Gainera, kide ugariko familiako kideek dohainik egin dezakete NANa edo pasaportea, hau da, ez dituzte ordaindu behar agiri ofizial horiek izapidetzeko tasak. Familia ugari izateari dagokionean, 2015ean indarrean sartu zen kide ugariko familia izaeraren legezko hedapena, eta, beraz, familiek titulu hori izaten jarraituko dute seme edo alaba gazteenak legeak ezarritako adina bete arte (21 urte, edo 26 urte, ikasten edo prestatzen jarraituz gero). Legeak eskatzen duen gehieneko adin hori betez doazen seme-alabak titulutik at geldituko dira, baina familiako gainerako kideen kasuan, familia ugari izaten jarraituko dute, gazteenak legezko adin hori bete arte.
Zer da Hirukide?
Hirukide GKE apolitiko eta akonfesionala da, Eusko Jaurlaritzak 2003an Onura Publikoko Elkarte gisa aitortua, bizitza politiko, instituzional, sozial, mediatiko eta enpresarialeko esparru guztietan kide ugariko familien eskubideen alde egiteko helburua duena. Kide ugariko 8.300 familiak baino gehiagok (43.000 bazkide inguruk) osatzen dute, eta bazkide izateko baldintza bakarrak dira Kide Ugariko Familia Titulua edukitzea edo eduki izana eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea. Egun, titulua indarrean duten familien % 30 baino gehiago Hirukideren baitan daude.