2022/10/23 18:30

Zinema

Film proiekzioa: "918 gau"

Film proiekzioa: "918 gau"
Sutegiko auditorioa, Usurbil

Ordua: 18:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sinopsia: "2007ko urriaren 4an, Arantza, filmaren zuzendaria, atxilotu eta espetxeratu zuten. Zenbait oroitzapen gordetzen ditu egun haietatik: patioko joan-etorri amaigabeak, igeriketa-lehiaketak, Rasharen bizipen latzak kartzelan… 918 gau giltzapetuta eman eta gero, Arantza aske geratu zen. Handik aurrera, grabagailu batean jaso zituen bere oroitzapenak eta zalantzak, eta filmean zehar azalduko zaizkigu, memoria zatikatu baten eran".

Jasotako sariak: "film onenaren Lisboa Hiria Saria Doclisboan, nazioarteko dokumental onenaren saria Torino Film Fest jaialdian, eta film onenaren Publikoaren Sari Berezia eta epaimahaiaren aipamen berezia Punto de Vista jaialdian. Horretaz gain, 2022ko Donostiako zinemaldian ikusi ahal izan dugu".

Sarrerak:
6 eurotan aurrez usurbilkultura.eus atarian eta NOAUA! K.E.-ren bazkideek 4 eurotan kultur elkarteko egoitzan.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.