Nekazaritza tresneriaren IAT azterketetarako hitzordua eskatzeko garaia

Noaua Aldizkaria 2022ko urriaren 10a

Azaroaren 8an egin ahalko dira azterketok Alkartasuna kooperatiba atarian.

Ibilgailuei edota eraikinei egiten zaizkien moduan, nekazaritza tresneriari ere IAT azterketak egiten dizkiote. Iaz bezala, aurten ere, Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba atarian azterketok bideratzeko aukera izango da azaroaren 8an, Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez. Hitzordua eskatu beharko da horretarako aldez aurretik, bideotatik: Irungo IAT guneko 943 62 63 00 telefono zenbakira deituta edota itevelesa.com webgunearen bidez.

Azterketak egiteko zerbitzu hau "Usurbigo zein inguruko herrietako baserritarrek baliatu ahal izango dute". Eskudirutan ordaindu beharko diren azterketok 43,95 euro balio dute. Garai batean, baserrietan egiten ziren azterketok, "baina araudiaren aldaketa bat tarteko, desagertu egin da zerbitzua". Horregatik, herrietan azterketa zerbitzuak eskaintzen hasi ziren. Usurbilen azaroaren 8an izango da.