Iñigo Urkullu lehendakaria Danfoss lantegi berriaren inaugurazioan izan da

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 10a, 13:50

Danfoss Power Solutions Telecontrol S.L.U. enpresaren lantegi berria inauguratu dute gaur eguerdian. Atallu industrialdean aurkitzen da eta irrati-kontroleko sistemak diseinatu eta fabrikatzen ditu. Daniarrak dira nagusiak eta 2018an iritsi ziren Euskal Herrira. Miramonen egoitza bat zabaldu zuten urte hartan eta oraintsu lantegi bat jarri dute martxan Usurbilen. 

Danfoss enpresako nagusiak izan dira inaugurazio ekitaldian. Eta horiekin batera Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Agurtzane Solaberrieta alkatea batu dira inaugurazio ekitaldian.