Euskal kulturaren "sustatzaile porrokatua". Gisa honetan definitu du Euskaltzaindiak, zendu berri zaion kidea. Pedro Sancristoval Murua euskaltzain urgazlea hil da asteburuan. Arabatik Usurbila dakarkigu albistea, herri honetan sortutakoa baita. 1932ko abuztuaren 21ean jaio zen. Zaragozako unibertsitatean Filosofia eta Letretan lizentziatu ostean, "euskaltzain urgazle izendatu zuen Akademiak 1979ko abenduaren 20an, eta Euskaltzaindiaren Ekonomia batzordean jardun zuen 1987tik 1989ra arte".
Aipatu moduan, Araban euskal kultura sustatzen aritu zen. Arabako Foru Aldundiko Kultura diputatua izan zen 1999-2003 legealdian, "orduko hartan, euskaraz egin zuen karguaren zina". Aragoiko gobernuko Kultura saileko zuzendari nagusia ere izan zen. Horrez gain, "Artium museoaren eta Gasteizko Jazz jaialdiaren sustatzailea ere izan da, eta ospe handia izan du artearen munduan, ez bakarrik Euskal Herrian". Artearen historia arloan irakaslea izan zen, arte kritikaria baita.