"Maria Angeles etxean geratuko da. Mailegatzaileak, funts putreak eta bankuak, lapurrak!". Etxebizitza eskubide bat dela eta ez negozioa salatu dute astearte goiz honetan Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformak Donostiako Bulebarrean egindako agerraldian. 80 urte dituen Usurbilgo Maria Angelesek bizi duen bidegabekeria salatu dute.
Babes zabala jaso du herrikideak, besteak beste Usurbilgo Udalarena. Agerraldian parte hartu dutenen artean izan da Agurtzane Solaberrieta Mesa alkatea. Eta berarekin ziren baita Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten EHBildu eta Elkarrekin Podemos alderdietako batzarkideak ere. Baita sindikatuetako eta pentsiodunen mugimenduko kideak ere.