Garagardo Azoka ate joka! Usurbil F.T.-k eta Usurbil K.E.-k lankidetzan hartuemanak sendotu eta bi klubetarako laguntza biltzeko lau eguneko ekimena urriaren 13tik 16ra ospatuko da. Hementxe azokari lotuta prestatu duten egitaraua. Frontoian kokatua egongo da, dinamizatua izango da; jan-edana, musika, zozketak... Bi egun barru irekiko dute.
USURBILGO GARAGARDO AZOKA FRONTOIAN
Urriak 13, osteguna
18:30 Azokaren irekiera.
Urriak 14, ostirala
18:00 Azokaren irekiera.
19:00 Musikari-kirolari ekitaldia: eskubaloi zein futbol taldeetako musikariak.
23:00 DJ Skywalker.
Urriak 15, larunbata
12:00 Azokaren irekiera.
18:00 Maddi eta Elene.
20:00 Zozketako zenbaki sarituen banaketa.
22:00 Dj RR
Urriak 16, igandea
12:00 Azokaren irekiera.
16:00 Usurbilgo Garagardo Azokako 1. Mus Txapelketa:
-Izen-ematea: 15:30-16:00.
-Prezioa: 30 euro bikoteko (2 pitxar eta 2 garagardo berezi barne).
-Sariak:
1. saria: txapelak, irabazlearen altuera garagardo kaxetan, urdaiazpiko bat.
2 . saria: kopak, Patri jatetxean bi pertsonentzat asteburuko bazkaria edo afaria.
3. saria: 2 ukondo, Aialde Berriko sagardoa.
4. saria: 2 garagardo berezi.
20:00 Azokaren itxiera.
Oharrak:
-Otorduen ordutegia: bazkariak 13:00-15:00 artean eta afariak 20:00-23:00 artean.
-Urriaren 13an afaria eskainiko dute, urriaren 14ean eta 15ean bazkaria eta afaria eta urriaren 16an bazkaria.
-Jatekoa azokan bertan jan edota eramateko eskatu ahalko da.
Antolatzaileak: Usurbil K.E. eta Usurbil F.T.