Alebin mailakoentzako eskubaloi entrenamenduak

Noaua Aldizkaria

Usurbil Kirol Elkartetik 2011n jaiotakoei errendimendu taldean partehartzeko gonbita luzatu dute.

Usurbil Kirol Elkartetik alebin mailako jokalariei zuzenduta egin nahi dien deialdia. 2022-23 denboraldia martxan den honetan, alebin mailako errendimendu taldean izen-ematea zabalik du eskubaloi taldeen elkarteak. 2011n jaiotako neska-mutilei zuzendua dago aukera hau. Ikasturte osoan eskubaloiaz gozatzeko aukera eskaini nahi die Usurbil K.E.-k. "Entrenamenduak astean behin izango dira, ziurrenik igandeetan, eta kuota 50 eurokoa izango da".

Inskripzioak bideratzeko ondoko formularioa osatu: https://forms.gle/HaXDmd6jNaTY6bhZ6  Informazio gehiago jaso edo zalantzak argitzeko email bat bidali dezakezue usurbilkirolelkartea@gmail.com helbidera edo 678 068 508 telefono zenbakira deitu.