Urriaren 22an

Booktegiren jaialdiko poesia-itzuleran izena emateko epea ixtear

Noaua Aldizkaria 2022ko urriaren 13a

Urriaren 22an Sutegin ospatuko den Booktegi egitasmoaren bosgarren urtemuga jaialdiaren baitan, NOAUA! K.E.-k eta Sutegi udal liburutegiak antolaturiko poesia-itzuleran izena emateko azken egunak dituzue.

Partehartzailea izango da Booktegi egitasmoaren bosgarren urtemuga jaialdia. Hasteko, "poesia-itzulera" emanaldia antolatu dute NOAUA! K.E.-k eta Sutegi udal liburutegiak. "Euskal poema bat aukeratu eta beste batek aukeratutakoa irakurriaz osatuko dugun katean parte hartzeko gonbidapena da honakoa". Nahi duenak urriaren 14a baino lehen poema bat hautatu eta izena eman dezala Sutegi udal liburutegian edo NOAUA! K.E.-ren egoitzan. 

Euskal literaturak batzen dituen sortzaile eta irakurleen artean, euskaraz idatzi eta irakurtzeko zaletasuna sustatzen dabilen Booktegi egitasmoak bost urte bete ditu eta bosgarren urtemuga jaialdia Usurbilen ospatzea erabaki dute urriaren 22an. 

Urriaren 22an Sutegin iragarri duten egun osoko eskaintzak Booktegi egitasmoaren helburu nagusia den euskal irakurzaletasuna eta idazteko zaletasuna sustatzearen ispilua izatea nahi dute antolatzaileek. 

Sarrerak eskuragarri
Segidan duzue jaialdiaren egitaraua eta kontuan hartzeko zenbait ohar. Batetik, hilaren 22an, egunean zehar antolatu diren hiru emanaldietarako sarrerak aurrez eskuratu beharko dira. Doan jaso ditzakezue jada, usurbilkultura.eus atarian. Hiru emanaldi horietako bat Anarirena izango da. 2000. urtean kaleratu zuen "Habiak" diskoko abestiekin kontzertu berezia eskainiko du. 11 abesti guztira. Kanta bakoitzarekin sortutako artelanen erakusketa ere ikusgai izango duzue egun horretan, urriaren 22an hasi eta hilaren 30era arte Sutegiko aretoan. 

Lankidetzan
Bistan denez, herritarrak eta herri eragileak inplikatuak daude Booktegi-ren jaialdiaren antolakuntzan. NOAUA! K.E. eta Sutegi udal liburutegiarekin batera, Udarregi Ikastolako ikasleak. Eta baita noski, Usurbilgo Udala ere. Baliabideak eta dirulaguntza eskaini dizkio ekimen honi.


BOOKTEGI EGITASMOAREN 5. URTEMUGA JAIALDIA
Urriak 22-30
"Habiak" erakusketa ikusgai Sutegi erakustaretoan.

Urriak 22, larunbata
Sutegin:

10:00 Poesia-itzulera: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Liburutegia.
"Euskarazko literatura sustatzeko jaialdi honetan, euskal poema bat aukeratu eta beste batek aukeratutakoa irakurriaz osatuko dugun katean parte hartzeko gonbidapena da honakoa". 
Izen-ematea: Sutegi udal liburutegian edo NOAUA! K.E.-ren bulegoan. Poema urrriaren 14a baino lehen helarazi. Helbideak: biblioteka@usurbil.eus / elkartea@noaua.eus

11:30 Solasaldia: Maialen Alozi, Oihana Arana Cardenal, Ibon Larrazabal, Amaia Arakistain.

16:00 "Habiak" emanaldia: Anari eta gonbidatuak. 
"Anarik bere disko klasikoa joko du hainbat gonbidatu berezik lagunduta. 2000tik hona ez du disko osoa jo, beraz aukera paregabea da azkoitiarren musikaz gozatzeko".
Sarrerak (doan): usurbilkultura.eus

17:00
 Solasaldia: Mikel Soto, Maite Darceles, Danele Sarriugarte, Bakartxo Iguaran.

18:00
 Emanaldia: "Azken aurreko manifestua". Iraia Elias, Hatxe.
"Iraia Eliasek eta Hatxek Harkaitz Canoren maisulana interpretatuko dute, hitzak, musika eta antzerkia uztartuz. Testuak ‘sistemak ez dit unzten’ dio, baina antzezleak eta musikariak ate asko irekitzen dizkigute".
Sarrerak (doan): usurbilkultura.eus

19:00
 Solasaldia: Axel Luzarraga, Irati Majuelo, Aitziber Etxeberria Garro, Ana Galarraga.

20:00
 Emanaldia: "Meza Nagusia". Uxue Alberdi, Amorante.
"Amorantek eta Uxue Alberdik meza bat idatzi dugu. Horien parrokiako bekatuak exorzizatuko dituzte hitzez eta musikaz".
Sarrerak (doan): usurbilkultura.eus

Oharrak:
-Itxaro Borda izango da jaialdiko anfitrioia. Musikaria, berriz, Xabi Strubell.
Informazio gehiago: booktegi.eus
Antolatzaileak: Booktegi Kultur Elkartea, Usurbilgo Udala.


Zehaztasunak: "Aurten Booktegik bere 5. urteurrena ospatuko du egun osoko jaialdi batekin. Urriaren 22an literatura, musika, arte ederra, solasaldiak eta antzerkia batuko dira Usurbilen".
Gonbidatuak: "besteak beste, Zaloa Ipiña, Xabi Strubell, Uxue Pascual, Uxue Alberdi, Usurbilgo liburutegia, Udarregi ikastola, Txakur Gorria, Okene Abrego, Oihana Arana Cardenal, Noaua! Kultur Elkartea, Nagore Legarreta, Mikel Soto, Marrabila, Maite Darceles, Maite Arbonies, Izibene Oñedarra, Itziar Ugarte, Itxaro Borda, Irati Majuelo, Iraia Elias, Idoia Beratarbide, Ibon Larrazabal, Hatxe, Danele Sarriugarte, Bakartxo Iguaran, Asel Luzarraga, Anari, Ana Galarraga, Amorante, Amaia Arakistain, Alaia Gaztelumendi, eta Aitziber Etxeberria Garro".
Informazio gehiago: booktegi.eus