Etorri berrientzako hastapen-ikastaroa
Iazko udaberrian martxan jarritako ikastaroaren harrera bikaina ikusita, Udalak etorri berrientzako beste ikastaro bat iragarri du. “Herrira iritsi berri eta euskaraz ez dakiten horiei dago bereziki zuzenduta, baina euskara ikasteko aukerarik izan ez duten eta hutsetik abiatu nahi duten herritarrek ere aukera izango dute izena emateko”, udaletxetik aditzera eman digutenez.
- Saioak Potxoenean egingo dituzte astearteetan, 18:15ean hasi eta 19:45ak arte.
- Izen-ematea: urriaren 4tik 14ra, itzultzailea@usurbil.eus helbidera idatzita edo 943371999 telefonora deituta.
- Lehen saioa: urriak 18.
Jubilatuentzako ikastaroa
Iazko molde bera izango du aurtengo ikastaroak. Artzabalen ariko dira, ostegunetan, 18:15ean hasi eta 19:45ak arte.
- Oinarrizko esamoldeak, hiztegia, diosalak... Tankerako kontuak landuko dituzte ikasturtean zehar.
- Izen-ematea: urriaren 4tik 14ra, itzultzailea@usurbil.eus helbidera idatzita edo 943371999 telefonora deituta.
- Aurrez aurre Gure Pakearen egoitzan (Artzabal), 10.00etatik 12:00etara.
- Lehen saioa: urriak 20.
Etumeta AEK euskaltegia
Urriaren 3an hasi zuten ikasturte berria euskaltegian. Aurten gogoan izan, C2 titulua eskuratzeko taldea osatzeko ahalegina egin nahi du Etumeta AEK euskaltegiak. Gainerakoan, ohi bezala euskara ikasteko maila guztiak (A1, A2, B1, B2, C1, C2) eskainiko ditu AEK-k. Aurrez aurreko eskolak eta jarraipen pertsonalizatuak (tutoretzak), azterketa ofizialk prestatzeko ikastaroak, autoikaskuntza, mintzamena lantzeko ikastaroak astean bi egunez... Eskaintza zabala aurten ere. Eta gogoan izan, Usurbilgo Udalak emandako laguntzari esker, doan ikasi daiteke euskara udalerri honetan. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es
Bota Punttuba
Herriko bertso-eskolatik NOAUA!ri berri eman diotenez, “helduen taldea martxan” da jada. Aurrerantzean ostegunero bilduko dira, arratsaldeko 19:30etan Potxoenean, “bertsotan egiteko gogoa duten herritar batzuk”. Zaletasun honekin bat egiten duen orori bertaratzeko gonbita luzatzen diete.
Txalaparta Eskola
Iaz abian jarritako Txalaparta Eskola 2022-23 ikasturtera begira da jada. Abian dituzte klaseak. Izen-ematea zabalik dute jada, 695 71 68 78 telefono zenbakian edo txalapartairakasle@gmail.com helbidean. Bideotatik jaso ahalko da informazio gehiago. Txalaparta Eskola Jexux Artze kultur elkarteak sustaturiko eskola da, Zumarte Musika Eskolak eta Usurbilgo Udalak lagundua.