Ixtear dute egunotan jendetza erakarri duen Garagardo Azoka. Frontoiko bilguneko azken txanpa, mus jokalariena eta futbol zaletuena izaten ari da. Telebista pantaila bidez Realaren eta Vigoko Celtaren arteko neurketa zuzenean hurbiletik ikusi eta adi ziren artean, beste txoko batean musean ari ziren hainbat herritar, ondoko irudiotan ikus dezakezuen moduan.
Sariok dituzte jokoan:
1. saria: txapelak, irabazlearen altuera garagardo kaxetan, urdaiazpiko bat.
2 . saria: kopak, Patri jatetxean bi pertsonentzat asteburuko bazkaria edo afaria.
3. saria: 2 ukondo, Aialde Berriko sagardoa.
4. saria: 2 garagardo berezi.