Zubietako erraustegia

Estrategia berria aurkeztuko du GuraSOSek osteguneko hitzorduan

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 18a, 11:18

Hitzaldia eta bilera batuko dituen ekitaldia deitu du GuraSOSek urriaren 20an 19:00etan Sutegin.

Ekitaldi bakar eta berean, hitzaldia eta bilera deitu ditu ostegunerako, urriaren 20rako, arratsaldeko 19:00etan Sutegin. Hitzaldiari dagokionean, Fernando Palacios zientzialariak eta Joseba Belaustegi abokatuak hartuko dute hitza. "Lehenak erraustegia sortzen ari den kutsadura larriaren berri emango du (dioxina eta bestelako toxikoekin) eta honen eragina ingurugiroan eta osasunean zein den. Bigarrenak gertaera hauen ikerketa judiziala eta polizialaren azken berriak azalduko ditu. Hitzaldiaren bukaeran estrategia berria labur zuekin partekatuko dugu".

Hain zuzen ere, GuraSOSetik ohartarazi dutenez, "erraustegiko proiektua inoiz baino ahulagoa dago eta inoiz baino baldintza hobeagoak daude geldiarazteko". Zehaztu dutenez, "transformadore nagusia izorratu dute, kutsadura oso larria atzeman da lurretan, azpiko uretan eta azaleko uretan, horien artean dioxinenak... Hori dela eta hainbat ikerketa kriminalak irekita daude epaitegian nahiz fiskaltzan....". Testuinguru honetan, "GuraSOSek erabaki du sozializazioa, sensibilizazioa eta mobilizazio soziala berpiztea. Berriro aktibatzera goaz eta zuen beharra izango dugu antolatuko ditugun hainbar ekimen aurrera eramateko edo eta mezua zabaltzerako orduan".