Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren (HAPO) baitan, "Herritarrek Parte Hartzeko Programa Berrikusia" onartzea erabaki zuen udalbatzak gehiengo osoz, irailaren 29ko osoko bilkuran, EHBildu eta PSE-ren aldeko bozkekin. EAJ abstenitu zen. Aipatu programa berrikusia idatzi du Udalak, HAPO-a berrikusteko Udalak berak 2014an hasitako "Usurbil, oraina da geroa" herritarren parte hartze prozesuaren ondotik, "burutu diren parte-hartzeen kopurua eta prozesu horietan landutako lurralde eremuak hasierako programan jasotakoak baino gehiago" izan direlako.
Gainera, antza, programa bera idatzi zuten garaian ez zuten buletinean argitaratu beharrezkoa ez zelako, orain ordea, 2020ko dekretu batek hala egitea derrigortzen du. Onarpena, "segurtasun juridikoagatik" izan da, udal gobernu taldetik nabarmendu zutenez. Programa hau behin betiko onartu aurreko tarte honetan, gizarteratu asmo dutela berri eman zuten udal gobernu taldetik.
Udalbatzak iraila amaierako osoko bilkuran hartutako erabaki hau astearte honetako, urriaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu du Usurbilgo Udalak. Bertan, programaren bost faseak zehazten dira:
1. fasea: diagnostiko partekatua eta aurrerakina; "Usurbil, oraina da Gerona" parte-hartze prozesua.
2. fasea: auzoetako parte hartze zehatzak.
3. fasea: hasierako onespena.
4. fasea: behin-behineko onespena.
5. fasea: behin betiko onespena.