Ipuin kontaketa saioa gaur, "Udazkena Liburutegian" zikloari ekiteko

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 20a, 08:04

Bi ipuin kontaketa saio eta solasaldi bat programatu ditu Sutegi udal liburutegiak gaur hasi eta urriaren 27ra arte.

Hiru ekitaldi antolatu ditu Sutegi udal liburutegiak urriaren 24ko Liburutegien Egunaren bueltan.

UDAZKENA LIBURUTEGIAN
Urriak 20, osteguna
18:00 Lur Korta ipuin kontalaria, 6 urtetik gorakoentzat.

Urriak 25, asteartea
19:00
XX. Gaztelerazko solasaldia Ana Merino herrikideak gidatua. Jon Bilbaoren “Los extraños” liburua aztertuko dute. 35 lagunentzako lekua. Izen-ematea: usurbilkultura.eus

Urriak 27, osteguna
18:00 Pello Añorga ipuin kontalaria HH4ko haurrentzat.

Tokia: Sutegi udal liburutegia.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.