"2007ko urriaren 4an, Arantza, filmaren zuzendaria, atxilotu eta espetxeratu zuten. Zenbait oroitzapen gordetzen ditu egun haietatik: patioko joan-etorri amaigabeak, igeriketa-lehiaketak, Rasharen bizipen latzak kartzelan... 918 gau giltzapetuta eman eta gero, Arantza aske geratu zen. Handik aurrera, grabagailu batean jaso zituen bere oroitzapenak eta zalantzak, eta filmean zehar azalduko zaizkigu, memoria zatikatu baten eran".
Hortxe "918 gau" filmaren sinopsia. NOAUA! Kultur Elkartearen eskutik, urriaren 23an Sutegin ikusi ahalko duzuena. Hainbat sari jaso ditu irailean ospatu zen Donostiako Zinemaldian ere ikusgai izan zen sortze lanak. Film onenaren Lisboa Hiria Saria Doclisboan, nazioarteko dokumental onenaren saria Torino Film Fest jaialdian, eta film onenaren Publikoaren Sari Berezia eta epaimahaiaren aipamen berezia Punto de Vista jaialdian.
"918 gau"
Eguna: urriak 23, igandea.
Ordua: 18:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrerak: 6 eurotan aurrez usurbilkultura.eus atarian eta NOAUA! K.E.-ren bazkideek 4 eurotan kultur elkarteko egoitzan.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.