Baxurde Krosa, futbola, eskubaloia eta pilota, izerdi patsetan datorkigu asteburua

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 21a, 07:00

Asteburura begira ekintzez betea datorren kirol agendari pilota partidekin ekingo diogu ostiral honetan. Asteburuan zehar ohi bezala, futbol eta eskubaloi neurketak Haranen eta Oiardo Kiroldegian hurrenez hurren. Eta igandean, bi urteko etenaldiaren ostean, bueltan datorren 13. Baxurde Krosa. Haur eta nahiz helduen lasterketetarako izena larunbat arratsaldeko 16:00ak arte eman ahalko da kronoak.com atarian.

13. BAXURDE KROSA
Eguna: urriak 23, igandea.
Ordua: 10:30-13:30.
Tokia: Usurbilgo frontoia, irteera eta helmuga.
Zehaztasunak:
10:30 10,9 kilometroko 13. Baxurde Krossa. Usurbilgo frontoian hasi eta amaituko da. Herriko Kaxkoa eta landa eremuko bideak zeharkatuko ditu.
12:00 Umeen krosa: benjaminak (2013-14an jaiotakoak) eta alebinak (2011-12an jaiotakoak). 600 metrokoa. "Lehen erdia antolakuntzagatik bideratua eta bigarren erdia beraien erritmora joaten utziko zaie, beti antolakuntzaren begiradapean".
12:10 Umeen krosa: infantilak (2009-10an jaiotakoak) eta kadeteak (2007-08an jaiotakoak). 1.000 metrokoa. "Beraien erritmora joaten utziko zaie hasieratik, beti antolakuntzaren begiradapean".
Izen ematea: urriaren 22ko arratsaldeko 16:00ak arte kronoak.com atarian. 12 euro helduen lasterketa, doan umen krosa (2007-2014 urte artean jaiotakoentzat).
Oharrak:
-Kontsigna, frontoi ondoan.
-Dortsalen banaketa, lasterketa egunean, goizeko 9:00etan hasita.
-Izen-ematea online bideratu ahalko da soilik.
-Lasterketa amaieran, lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria eta partehartzaile guztientzat opari bana eta zozketak (2 lagunentzako otorduak herriko tabernetan, herriko kirolari profesionalek sinaturiko arropa edota janari lote ezberdinak).
-Umeen krosean, eskualdeko edo aldameneko eskualdeko umeek parte hartu ahalko dute. Usurbilgoez gain, Donostialdea, Tolosaldea, Azpeitialdea eta Irunaldekoek. Lasterketak ez dira lehiakorrak izango.
-Aldaketak ibilbidean: Santuenea barruan ez da itzulirik egingo eta estreinakoz Aranerreka parke berrian barneratuko dira lasterkariak.
-Herrirako sarbidea itxita egongo denez, Donostia-Zumaia norabideko autobus geltokia San Inazio biribilgunean 09:30-13:00 artean. Usurbil nahiz Zubietako bidegurutzeetan mozketa laburrak izango dira.
Informazio gehiago: kronoak.com
Antolatzailea: Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldea.yuuy


PILOTA

Urriak 21, ostirala
18:00 Usurbilen:
EBA-Alebinak (2. urtea) - 1. m: Pagazpe-Soroa - Lapke-Sardon
EBA-Alebinak (2. urtea) - 1. m: Pagazpe-Alejo M. - Lapke-Andonegi
EBA-Alebinak (2. urtea) - 1. m: Pagazpe-Alejo E. - Hernani-Azpeitia
EBA-Infantilak - 3. m: Pagazpe-Iribar - Alde Zaharra-Gomez
EBA - Infantilak - 2. m: Pagazpe-Jauregi - Oiarpe-Arizabalo
19:30 Aginagan:
Paleta gomaz, binaka: Pagazpe - Azkoitia

ESKUBALOIA
Urriak 22, larunbata
16:30 Oiardo kiroldegian: Urbil Usurbil jubenil neskak - Ingou Arrasate EB
18:30 Oiardo kiroldegian: Usurbil KE - Easygas Urduliz Eskubaloia

Euskal Selekzioarekin
Usurbil Kirol Elkarteko Peru Iraeta, Iker Nazazabal, Ekain Vidal, Harriet Bengoetxea, Ander Allur eta Danel Jimenez jokalariek Euskal Selekzioaren deia jaso dute.

FUTBOLA
Urriak 22, larunbata
10:00 Infantilak: Usurbil FT-Mundaiz SCD
11:30 Kadeteak: Usurbil FT B-Urnieta KE B
15:30 Jubenilak: Usurbil FT B-Arrupe Chaminade CD D
17:45 Preferente mutilak: Usurbil FT-Axular KKE

Kanpokoak
12:45 Kadete preferenteak, Zarauzko Asti Txikin: Zarautz KE B-Usurbil FT
15:30 Erregionalak, Herreran: Asoleus CF-Usurbil FT
16:00 Preferente neskak, Orioko Mendibeltzen: Orioko FT-Usurbil FT
18:10 Jubenilak, Lasarteko Michelinen: Texas Lasartearra CF-Usurbil FT A

Urriak 23, igandea
9:00 Infantil neskak, Martutenen:
Martutene KE B-Usurbil FT A
Martutene KE A-Usurbil FT B
10:00 Kadete neskak, Lazkaoko Arizti Handin: Goierri Gorri FK C-Usurbil FT