Aisialdiko begirale titulua eskuratzeko ikastaroaren aurkezpena gaur

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 21a, 08:12
Igaro den uztaileko Udajolaseko begirale taldea.

Aisiola hezitzaile eskolak Usurbilen eskaini asmo duen ikastaroari buruzko xehetasunak aurkeztuko dituzte ostiral honetan Potxoenean.

Zirimola ikastolen aisialdi taldearen baitako ikastolen elkarteko Aisiola hezitzaile eskola aisialdiko begirale gisa jarduteko beharrezkoa den titulua eskuratzeko ikastaroa eskaintzekoa da Usurbilen. “Ikastaroa Usurbilgo aisialdiko egitasmoari egokitu zaio, herri hezitzaileen oinarrietatik abiatuta, euskaraz, herritik eta herriarentzat. Horretarako, Udala eta NOAUA! K.E.-rekin elkarlanean dago Ikastolen Elkartea. Animatu eta izena eman!". Ikastaroari buruzko zehaztasunen berri emateko aurkezpen ekitaldia antolatu dute urriaren 21ean, 19:30etan Potxoenean.

Gaztetxoentzako joskintza tailerra
Hitz Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartearen eskutik, 8 urtetik gorakoei zuzendua. 8 saioko tailerra bideratuko du Ione Iruretagoiena moda diseinatzaileak ostiral arratsaldetan, urriaren 28an hasita. Saio bakoitzak ordu eta erdiko iraupena izango du, ordutegia zehazteke dute. Tailerraren prezioa, 20 euro, materiala barne. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, “10 laguneko taldea osatu beharko da ikastaroa aurrera ateratzeko. Izena emandako hurrenkeraren arabera onartuko dira ikasleak”. Izen-ematea hitzaho@udarregi.eus helbidean bideratu beharko da.

Kzgunera datozen ikastaroak
Urrian 16:00-20:00 artean irekiko duten KzGunean ondoko ikastaroak iragarri dituzte:
-Urriak 27-28, 16:00-18:00: “Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak”.
-Azaroak 2-4, 9:00-11:00: “PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu”.
-Azaroak 7-11, 9:00-11:00: “Mekanografia. Ikasi hutsetik”.
-Azaroak 21-24, 9:00-11:00: “LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu”.
-Azaroak 28-30, 9:00-11:00: “Canva. Ikasi diseinatzen”.
Informazio gehiagorako: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net