Booktegi-ren 5. urtemuga jaialdia

Herriaren ahotsak piztu du Booktegiren urtemuga festa

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 22a, 12:48

Euskarazko literatura guztion esku sarean jartzen diharduen Booktegi egitasmoaren bosgarren urtemuga jaialdia ospatzen ari dira gaurkoan Sutegin. "Poesia-itzulera" emanaldi bereziak abiarazi du zikloa goizean.

Emanaldi zoragarria eskaini dute. Herriaren ahotsa Sutegiko oholtza gainetik, gutxitan bezala. Udal liburutegiak eta NOAUA! Kultur Elkarteak asteotan bideraturiko lankidetzatik ia 20 bat lagunek poesia errezitaldi berezia eskaini dute, euskarazko literatura sarean guztion esku jartzen diharduen Booktegi egitasmoaren bosgarren jaialdia abiatzeko. Sutegin ari dira ospatzen festa egun berezi hau.

"Poesia-itzulera" ekimen bereziak abiarazi du Usurbilen bertan sortu zuten Booktegi elkartearen omeneko jaialdi berezia. Herrikide nahiz bisitari ezagun hainbat igo dira Sutegiko auditorioko oholtza gainera. Denek nahi zuten poema bat hautatua zuten, baina beste batek irakurtzeko, eta hala poema kate ederra osatu dute.

Errezitaldi berezi honetako hainbat pasarte bildu ditugu irudiotan.