Atzegik gizartearen zati handi batentzat oraindik ezezaguna den alderdi bat ikusarazi nahi du sentsibilizazio kanpaina honen bitartez. Adimen desgaitasuna duten pertsona askok modu independentean bizitzeko adina autonomia daukate eta gainontzekoen antzeko bizi-proiektua izan dezakete, betiere beharrezko laguntza jasotzen badute.
Modu independentean bizitzeko grina
Kanpainako protagonistak modu independentean bizi diren hainbat pertsona dira eta Atzegiren laguntza jasotzen dute, euren beharren arabera: “babes emozionala, erosketekin antolatzeko gainbegiratzea, sukaldean aritzeko trebakuntza edo etxeko ekonomia antolatzeko laguntza”.