13.Baxurde Krossa

Txikienak ere bizi-bizi lasterka

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 23a, 13:49

Gaztetxoen lasterketa biziak ospatu dira gaurko 13. Baxurde Krossaren amaieran.

Ez ziren lasterketa lehiakorrak, lagunartekoak baizik. Baina zuten onena eman dute haiek ere. Lasterkari belaunaldi berriaz ari gara. Bizi askoa dator. Ikusi bestela, igande goiz honetan ospatu den 13. Baxurde Krossaren baitan gaztetxoenen artean antolatu dituzten lasterketok.

2007-14 urte artean jaiotakoen hiru krosek Kaxkoa zeharkatu dute. Bizi asko, eta irribarrea ahoan. Plazara joandakoen txalo artean egin diete harrera helmugan.