2019az geroztik ospatzerik izan ez den 13. Baxurde Krossa, berrikuntzekin itzuli da gaurkoan. Garai batean baino hilabete beranduago, udazken betean, baina giro udatiarrez. Haizeak ederki jo du hainbat uneetan eta bero izan dute bidean Baxurde Txiki U.T.T.-k antolaturiko proban. Bidea aipatuta, ingurune berrietatik igaro da lasterketa; Aranerreka parke berritutik barrena hain zuzen.
Batek baino gehiagok ziur, ate joka den Behobia-Donostia prestatzeko baliatuko zuen gaurko proba, marka hautsi edo denbora onena egiteko ahaleginez parte hartuko zuten, helmugan eskumuturrean zuten erlojuari begira ikusi ditugun beste hainbatek.
Herrikide nahiz bisitarien artean, guztiek herri bizitzara itzuli den Baxurde Krossari ongi etorri beroa eman diote. Irudiotan, lasterkariak abiatu osteko lehen metroak.