Koronabirusa

Eremu berdetik horira, intzidentzia bikoiztu ostean

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 24a, 11:50

Eremu berdetik horira igaro da udalerri hau, 47,56tik 97,62ra igaro ostean.

Bikoiztu egin da astebeteko tartean, 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia astebeteko tartean. Urriaren 17an 47,56koa zen, 97,62koa azken 24 orduotan, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan argitara emandako azken datuen arabera. Eremu berdetik horira igaro da Usurbil, intzidentziak baxua izaten segitzen duen arren.

Azken astebetean covid19 kasu berri bakarra hauteman du Osasun Sailak udalerri honetan. Urria hasi zenetik 6 dira, iraila osoko kopuruaren bikoitza. 3 covid19 kasurekin soilik agurtu genuen iraila. Aspaldiko datu baxuena; 24 izan ziren gutxienez abuztuan, 109 uztailean, 85 ekainean, 54 maiatzean, 39 apirilean, 84 martxoan, 113 otsailean eta 681 urtarrilean. 

Kasu berriak
Irailak 1: 0.
Irailak 2: 0.
Irailak 3: 0.
Irailak 4: 0.
Irailak 5: 1.
Irailak 6: 0.
Irailak 7: 0.
Irailak 8: 0.
Irailak 9: 0.
Irailak 10: 0.
Irailak 11: 0.
Irailak 12: 0.
Irailak 13: 0.
Irailak 14: 0.
Irailak 15: 0.
Irailak 16: 0.
Irailak 17: 0.
Irailak 18: 0.
Irailak 19: 0.
Irailak 20: 0.
Irailak 21: 0.
Irailak 22: 0.
Irailak 23: 0.
Irailak 24: 0.
Irailak 25: 0.
Irailak 26: 0.
Irailak 27: 1.
Irailak 28: 1.
Irailak 29: 0.
Irailak 30: 0.
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.
Urriak 3: 0.
Urriak 4: 0.
Urriak 5: 0.
Urriak 6: 1.
Urriak 7: 1.
Urriak 8: 0.
Urriak 9: 0.
Urriak 10: 0.
Urriak 11: 3.
Urriak 12: 0.
Urriak 13: 0.
Urriak 14: 0.
Urriak 15: 0.
Urriak 16: 0.
Urriak 17: 0.
Urriak 18: 0.
Urriak 19: 0.
Urriak 20: 0.
Urriak 21: 1.
Urriak 22: 0.
Urriak 23: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.
Maiatzak 15: 374,23.
Maiatzak 22: 536,93.
Maiatzak 29: 455,58.
Ekainak 5: 325,41.
Ekainak 12: 227,79.
Ekainak 19: 488,12.
Ekainak 26: 667,10.
Uztailak 3: 813,54.
Uztailak 10: 1383,01.
Uztailak 17: 1399,28.
Uztailak 24: 667,10.
Uztailak 31: 195,25.
Abuztuak 7: 113,90.
Abuztuak 14: 130,17.
Abuztuak 21: 162,71.

Eremu horian
Abuztuak 28: 97,62.

Eremu berdean
Irailak 4: 48,81.
Irailak 11: 32,54.
Irailak 18: 16,27.
Irailak 25: 00,00.
Urriak 2: 32,54.

Eremu horian
Urriak 9: 65,08.

Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.

Eremu horian
Urriak 23: 97,62.

Intzidentzia gorantz eskualdean
30,09tik 101,54ra murriztu da Lasarte-Usurbil osasun eremuko koronabirusaren intzidentzia. Eremu berdetik laranjara igaro da. 7 kasu berri zenbatu zituzten iragan aste osoan.

Buruntzaldea egun koloreokin dago. Eremu laranjan Andoain, Lasarte-Oria eta Urnieta, horian Usurbil. Berdean Astigarraga eta Hernani.

Hemen iragan aste osoko datuen berri:
-Andoain: 147,99 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,16. Azken 7 egunetan 14 kasu). 
-Astigarraga: 0,00 (duela astebetekoarekin alderatuta: -. Azken 7 egunetan 0 kasu). 
-Hernani: 58,29 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 6 kasu). 
-Lasarte-Oria: 108,84 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,81. Azken 7 egunetan 6 kasu).
-Urnieta: 145,82 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,90. Azken 7 egunetan 3 kasu). 
-Usurbil: 97,62 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,86. Azken 7 egunetan kasu bat).

Gipuzkoa eremu laranjan
Eremu horitik laranjara igaro da Gipuzkoa, intzidentzia 73,43tik 118,93ra gehitu ostean. Iragan astean 441 kasu berri zenbatu zituzten, aurrekoan baino 41 gehiago. Gipuzkoako mapa modu honetan da. Urte osoan ia erabat gorriz izan ostean, 23 eremu gorrian (duela astebete baino 7 gehiago), 13 laranjan (aurreko astean baino 3 gehiago), 12 horian (duela astebete baino 1 gutxiago), eta 40 berdean (aurreko astean baino 9 gutxiago).

99 kasu detektatu dituzte azken 24 orduotan (102 urriaren 16an) eta 1.568 kasu azken aste osoan (1.393 kasu urriaren 10etik 16ra) EAE-n. Haietatik 1.087, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %9,1ekoa izan da azken 24 orduotan (%8,4koa urriaren 16an), iragan astean zehar %16 ingurukoa ere izatera heldu zen. 135,01ekoa da 14 eguneko intzidentzia, 6tik 5era gutxitu da ZIU-n dauden herritarren kopurua. Ospitaleratu kopurua ere 209tik 183ra murriztu da azken astean. Azken astean 12 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurrekoan baino 8 gehiago. Pandemian EAE-n hildakoak guztira 8.037 (+25) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.03an da egun.  

Informazio gehiago hemen: covid19