Udazkena liburutegian

Pello Añorga gaur udal liburutegian

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 27a, 07:04

Udazkeneko ekitaldi sorta aurreko astean abiatu zen Sutegi udal liburutegian. Lur Korta ipuin kontalariaren eta Jon Bilbao idazlearen bisitak jaso eta gero, Pello Añorga ipuin kontalariaren txanda iritsi da. Ostegun honetan HH4ko haurrentzako saioa eskainiko du Sutegin. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da ekitaldia. Azarorako ere hainbat saio iragarri dituzte.

Urriak 27, osteguna
18:00 Pello Añorga ipuin kontalaria HH4ko haurrentzat.

Azaroak 3, osteguna
18:00 Maite Franko ipuin kontalaria HH5eko haurrentzat.

Azaroak 15, asteartea
19:00 Garbiñe Larrearekin solasean. Bere “Sendabelarrek dakitena” liburua hartuko dute ahotan.

Azaroak 30, asteazkena
19:00 Euskarazko irakurketa-topaketa Idoia Garzes idazlearekin. Bere "Mendiko gaitza" (Elkar) liburua hartuko dute ahotan. Idazlea bertan izango da. Liburuaren aleak eskuragarri dituzue liburutegian.