Horien balioaren %25a zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio. Euskal herritarrek ere bat egitea beharrezkoa dela gogorarazi du Errigorak, “zonaldean AEK-k eta ikastolek euskaldunak sortzen jarrai dezaten, eta Sortzenek sare publikoan D eredua indartzeko lan egin dezan”.
“Errigorako saskiak osatzeko, inoiz baino auzolangile gehiago elkartu ziren aurreko asteburuan” Nafarroako Ablitas herrian. “Eta hurrengo asteetan ehunka herri eta auzotan ariko dira eskariak jasotzen eta banatzen”.
Onuraduna, euskalgintza
2013. urtetik hona, 1.600.000 euro bideratu dira Nafarroa hegoaldean eta erdialdean —alegia, Agerrean— euskaltzaleen egitasmoak sustengatzera. Aldi berean, elikadura burujabetzara bidean pauso sendoak eman dira.
Hiru saski aukeran
Azken urteetan egin den bezalaxe, hiru saski izango ditugu aukeran:
- Saski beltza (55 euro), Errigoraren saski klasikoa.
- Saski berdea (65 euro), ekologikoa.
- Saski zuria (75 euro), berezia.
Eskaerak Internetez edota NOAUAko bulegoan
Web orrialde honetan egin behar dira eskaerak: errigora.eus.
NOAUA!ko bulegora etorri bestela, eta NOAUA!tik bideratuko zaizue eskaera.